Odola emateko saioak Antxoko anbulatoriora bueltatuko dira
Hileroko elkartasun keinua ohiko lekuan egingo dute berriro, Antxoko osasun etxean. Lehen hitzorduak 16:30ean emango dituzte, asteazkenean.

Odola emateko hileroko saioa egingo dute datorren asteazkenean, hilak 15, Pasai Antxon, baina aspaldiko partez anbulatoriora bultatuko dira. Saioa, ohi bezala, 16:30ean hasiko da, eta 20:15a inguruan bukatzea aurreikusi dute.
Joan den hilabeteko saioan 26 odol poltsa jaso zituzten guztira, horietako bat emaile berri batena izan zelarik. Bertako boluntarioek gogorarazi dute beharrezkoa dela jende berria odola ematen hastea; batez ere, 18 urtetik gorako gazteei egin diete deia.