Hamar garaipen lortu dituzte Oiarpekoek
Oier Zabaletak Lizarrako lau t'erdiko txapelketan aurrera egitea lortu du, baina Haitz Aranburuk ez. Etxeko partidetan, garaipenak.
Oiarpeko pilotariek 21 partida jokatu dituzte asteburuan. Horietatik hamarretan izan dira nagusi, tartean Madalensoron ostegunean eta larunbatean jokatu zituzten bost partidatan.
Partida gehienak lehenengo faseetakoak izan ziren, baina bi salbuespen izan ziren, biak txapelketa berekoak. Lizarrako lau t’erdiko txapelketan, Gazte Mailan, bi oiartzuarrek zuten aurrera egiteko aukera, baina bakarrak lortu zuen final laurdenetarako txartela.
Oier Zabaleta oiartzuarra 18-5 gailendu zen Zazpi Itturri pilota elkarteko Gorostidiren kontrako partidan.
Haitz Aranburu, berriz, bi tantotan geratu zen Iruñeko Oberena taldeko Sanchezen kontra.
Oiarperen asteburuko partiden emaitza guztiak esteka honetan klik eginda kontsulta daitezke.