Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ihoteen magia, baita ateen aurrean ere

Oiartzungo bi futbol talde nagusiek garaipena lortu dute, mutilek etxean eta neskek Nafarroan. Areto futbolean, partida ikusgarriak jokatu dituzte.

oiartzun ke Larunbatean Berriozarren atera zuten hamaikakoa.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/02/13

Ihoteek asteburuan sortu duten magia kirol arlora ere pasatu da. Hala izan da, behintzat, bi futbol talde nagusien partidetan zein areto futbolekoenetan.

Gizonek Ugaldetxon jokatu zuten, Mutrikuren kontra. Jokoaren gidaritza etxekoek eraman zuten, baina bisitariek atzealdea ederki harresitu zuten. Atsedenaldiaren aurretik iritsi zen oparian ez zuten hutsik egin oiartzuarrek: penalti bidez aurreratu ziren.

Bigarren zatia hasi bezain pronto sartu zuten bigarrena, eta hortik aurrera gauerako indarrak gorde zituzten oiartzuarrek, partida erosoa izan baitzen.

Neskak, baldintzen kontra

Emakumeen talde nagusiaren kasuan, Berriozarren zelaia bisitatu zuten, eta hasiera duda-mudatsua izan zuten. Nafarrak gogor aritu ziren, eta lehen zatian, kiroltasunetik ezer ez zuen ekintza batean Miren kapitaina hesien kontra bota zuten.

Aldatu egin behar izan zuten, eta egoera horrek oiartzuarrak jokotik kanpo utzi zituen. Atsedenaldira 1-0 joan ziren.

Bigarren zatian, baina, intxixuak, sorginak eta basandreak ostiralean plazara jaitsi ziren bezala atera ziren zelaira, eta hiru gol lortu zituzten (Ixiarrek bi eta Rebecak bestea).

Laugarren postura igo dira, eta datorren asteburuan hirugarren sailkatuaren —Burgosen— bisita jasoko dute oiartzuarrek.

Areto futbolean, bikain

Areto futboleko Lehen Mailako taldeak liderraren kantxa bisitatu zuen. Teep Tolosala ez zen arerio izan; inauteriak aurreratu zituztela zirudien.

Oiartzuarrek bost gol sartu zizkieten atsedenaldian, eta partidaren bukaeran 1-10 emaitza ikusgarria adierazten zuen markagailuak.

Miren Tabernak gol batengatik irabazi zuen, baina ikusgarria izan zena markagailuaren iraultzea izan zen. Lehenengo minutuan aurreratu ziren oiartzuarrak, baina Makax Gorka Margoak taldea aurretik iritsi zen atsedenaldira (1-2), aukera gutxiago sortu arren.

Aldea handitu zuten añorgatarrek, eta minutuak aurrera joan arren, oiartzuarrek ez zuten golik lortzen. Partida bukatzeko ordu laurden falta zenean, atezain-jokalaria atera zuten oiartzuarrek, eta horrela lortu zituzten beste hiru gol. Eta hiru puntu.

FUTBOLA

Emakumeen Lehen Nazional Maila

  •  Berriozar — Oiartzun: 1-3.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzun – Mutriku: 2-0.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun B — Pauldarrak: 2-0.

Gizonen Gorengo Maila

  • Oiartzun B – Touring: 0-1.

Emakumeen Gorengo Maila

  • Oiartzun C — Hondarribia: 0-2.

Mutilen Gazte Mailako Nazional Maila

  • Beasain — Oiartzun: 4-0.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Kostkas – Oiartzun: 2-1.

Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila. Kopa.

  • Orereta Kafea — Oiartzun C: 1-5.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Teep Tolosala — Oiartzun: 1-10.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Miren Taberna — Makax Gorka Margoak: 4-3.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.