Lehen sorospen tailerrak, eskualdeko sei euskaltegietan
DYA Gipuzkoak emango ditu tailerrak, bihartik (hilak 14) hilaren 23ra bitarte.
Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatuta, lehen sorospenei buruzko tailerrak emango dituzte eskualdeko sei euskaltegietan. DYA Gipuzkoako emango ditu, bihartik (hilak 14) hilaren 23ra bitarte. Bihotz eta biriken suspertzeaz eta lehen sorospenei buruzko oinarrizkoa irakatsiko diete ikasleei.
Egitasmoa hasi zenetik, 2012tik hain zuzen, 53 tailer eskaini dituzte, “euskara ikasten ari diren pertsonei gai erakargarri, berritzaile eta gaurkotasunezkoak hurbiltzeko” asmoz.
Ondorengoak dira saioak:
- Hilak 14 (asteartea): Errenteriako Udal Euskaltegian, 10:00etatik 11:30era.
- Hilak 20 (astelehena): Lezoko Oroitzene AEKn, 10:00etatik 11:30era.
- Hilak 21 (asteartea): Pasai Antxoko Txirrita AEKn, 10:00etatik 11:30era.
- Hilak 22 (asteazkena): Pasaiako Udal Euskaltegian, 10:00etatik 11:30era.
- Hilak 23 (osteguna): Oiartzungo Intxixu AEKn, 10:00etatik 11:30era.
- Hilak 28 (asteartea): Errenteria-Oreretako Xenpelar AEKn, 10:00etatik 11:30era.