Antxoko Zumalakarregi kalean interbentzioa egin dute suhiltzaileek
"Gaizki" zegoela jakinarazi ondoren, erantzun gehiagorik eman ez duen bizilagun baten egoera egiaztatzeko egin dute esku-hartzea.
Esku-hartzea egin dute, gaur goizean goiz, Pasaiako Udaltzaingoak eta Donostiako Suhiltzaileek Pasai Antxoko Zumalakarregi kaleko etxebizitza batean. Informatu dutenez, bizilagun batek telefonoz jakinarazi die agenteei “gaizki” zegoela, eta horren ondoren ez zien agenteei deiei erantzuten.
Hori horrela, suhiltzaileak etxebizitzara sartu dira, baina bizilaguna ez zegoen bertan. Egiaztapena eginda, larrialdietako taldeek zonaldea utzi dute, eta egoera bere horretara bueltatu da denbora gutxian.