2023/2/14

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekian, lehia bizian

3. Mailan, Egialde-Suspe Oiartzungo bikoteak ezin izan zuen garaipena eskuratu. Datorren asteburuan, zortzi partida Madalensoron.

Bake epailea eta haren ordezkoa behar ditu Lezok

Interesdunek hamabost eguneko epea dute euren hautagaitzak aurkezteko, otsailaren 13tik hasita. Udalbatzak hartuko du azken erabakia.

Zabalik da Mendiola bidea berrurbanizatzeko enpresen lehiaketa

Udalak ia 100.000 euro bideratuko ditu Trintxerpeko bidean irisgarritasuna hobetzera. Proposamenak martxoaren 2ra arte aurkez daitezke.

IV. June Sanchez Tolaretxipi Bekak herritarren laguntza behar du

Haurren minbizia ikertzeko beka sortzeko, Juneren Hegoak elkarteak finantzaketa kolektibo bat jarri du martxan.

sutea furgoneta oiartzun

Furgoneta batean piztu den sua ikertzen ari dira

Goizaldeko bostetan furgoneta batek su hartu du Pikoketan. Segituan itzali dute, eta ikertzen ari dira ea nahita piztutakoa ala besterik gabe kixkali den.

Pasaiako Stock Azoka bihar abiatuko da

Antxo eta Trintxerpeko hamabi establezimenduk parte hartuko dute merkealdian. Produktuak agortu arte iraungo du azokak.

Eskien gainean, txapelak Oiartzunera

Maialen Oiartzabal, oiartzuarrak, Andorran ospatutako txapelketan, bi txapel irabazi ditu BigAir eta Slopestyle modalitateetan.

Oiartzun Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko egunarekin bat

Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko eguna da, eta Oiartzungo udaletxearen balkoian puxika gorriak jarri dituzte eguna aldarrikatzeko.

[Bideoa eta argazki galeria] Elurretan gozo

Xoxolurrek elurretarako irteera egin du asteburuan, gozo. Hurrengoa Eskolarteko Ibilaldi Neurtua izango dute, Irunen.

139 auto Don Boscotik Hondarribiara

Pasa den larunbatean, Don Boscoren XIII. Ibilgailu Klasikoen Ibilaldia ospatu zuten eta antolatzaileak pozik daude izandako harreragatik.

Antxoko Zumalakarregi kalean interbentzioa egin dute suhiltzaileek

"Gaizki" zegoela jakinarazi ondoren, erantzun gehiagorik eman ez duen bizilagun baten egoera egiaztatzeko egin dute esku-hartzea.

Antxoko Kantu Jirak barrutiko kaleak alaituko ditu ostiralean

Iluntzeko 19:00etan abiatuko da kantu jira barrutiko kaleetan barrena. Asteazkenerako entsegura deitu dute aurretik.

Gehiago