Antxoko Kantu Jirak barrutiko kaleak alaituko ditu ostiralean

Iluntzeko 19:00etan abiatuko da kantu jira barrutiko kaleetan barrena. Asteazkenerako entsegura deitu dute aurretik.

Ostiral honetan, hilak 17, Pasai Antxoko Kantu Jirak barrutiko kaleak alaituko ditu berriro musika eta kantuz. Arratsaldeko 19:00etan ekingo diote kalejirari.
 
Parte hartzaileek, aurretik, kantu eta doinuak errepasatu beharko dituzte. Horretarako, prestaketa saioa deitu dute datorren asteazkenerako —hilak 15— Axular plazako Kexaldi Elkartearen egoitzan. Entsegua kalejiraren ordu berean izango da, 19:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.