Furgoneta batean piztu den sua ikertzen ari dira

Goizaldeko bostetan furgoneta batek su hartu du Pikoketan. Segituan itzali dute, eta ikertzen ari dira ea nahita piztutakoa ala besterik gabe kixkali den.

sutea furgoneta oiartzun Modu horretan geratu da ibilgailua.

Pikoketa aldean, 05:30 inguruan, furgoneta batek su hartu du. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta ordubetera sutea kontrolatuta zeukaten. Ondoko landarediari eragin dio, baita animalia batzuei ere, baina garrak ez dira urrutira joan.

Oiartzungo txoko guztietatik ikusi ahal izan da sutea, eta harridura eta kezka sortu du ikusi duten herritarren artean.

Ertzaintza ikertzen ari da ea sua bakarrik piztu den edo norbaitek su eman dion ibilgailuari.

sutea furgoneta oiartzun

Oiartzungo toki askotatik ikusi da sutea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.