Oarsoaldean badakite maitasun gutunak idazten
Barakaldoko Bihotzaren Hitzak lehiaketan, Goiatz Labandibarrek, Iñigo Legorburuk eta Jon Arzak sariak irabazi dituzte.
Aurten, Barakaldoko Bihotzaren Hitzak lehiaketa ospetsura 539 amodiozko gutun aurkeztu zituzten, eta lehenengo aldiz, irabazle guztiak Euskal Herrikoak dira eta horietatik hiru Oarsoaldeakoak. Guztira, 1.900 euro banatu dira saritan. Bihotzaren Hitzak lehiaketa 1995ean jarri zen martxan eta harrezkero gutunak jaso dituzte. Bizipen batzuk benetakoak dira eta beste batzuk, aldiz, asmatuak; baina protagonista beti da maitasuna.
Euskarazko eta gaztelaniazko atalak bereizten dituzte, eta euskarazko lehenengo saria, Goiatz Labandibar oiartzuarrak irabazi du. Musa maitemindu baten gutuna da, eta epaileen hitzetan, errealitatearen eta irudimenaren arteko jolasa da, eta aitortu dute asko gustatu zaiela amaierako irakaspena. Euskarazko sailean, bigarren accesit saria Iñigo Legorburu Errenteria-Oreretarrak irabazi du. Desaraikiz maitasun aitorpen bat da eta epaileek azaldu dute egileak gai garaikideak landu dituela, horien artean krisia eta kriptomonetak besteak beste.
Bestalde, gaztelaniazko atalean, bigarren accesita irabazi du Pasai Antxoko Jon Arza Pérezek. La hoja empañadak maitasunari kritika egiten dio, bertan, pertsona zahar batek maitasuna aldarrikatzen du, eta epaileen ustez, lotsarik gabeko eta metaforaz betetako istorioa da, gainera, amaiera polita duela esan dute.
Bergarako Amodiozko Gutunen eta Esaldien Lehiaketa
Barakaldon irabazitako accesit sariaz gain, Iñigo Legorburuk Bergarako Amodiozko Gutunen eta Esaldien Lehiaketan sari nagusia irabazi du. Nigeriako Hassa arrantzale euskaldunduaren rolean sartuta idatzi du.