Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

'Egunkaria'-ren itxiera gogora ekartzeko bost ekitaldi antolatu ditu Kilometroak-ek

Astelehenean 20 urte beteko dira 'Euskaldunon Egunkaria' itxi eta hainbat lagun atxilotu zituztela. Gertaera eta horrek sortutako "sumindura" gogora ekartzeko aste osoko egitaraua antolatu du Kilometroak 23k.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2023/02/16

Datorren astelehenean (hilak 20) 20 urte beteko dira Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi eta hainbat lagun atxilotu zituela, epaile baten aginduz. Gertaera hori gogora ekartzeko asmoz, bost ekitaldi antolatu ditu Kilometroak 23k, astelehenean hasi eta hilaren 24an (ostirala da) bukatuko dituzte horiek. Berria hedabidearekin elkarlanean antolatu dute aste osoko egitaraua. Egunkariatik Berriara, 20 urte izena jarri diote egitasmoari.

Ikastolako iturrien arabera, “erabateko zentzua du Egunkariari, haren itxieraren ondoren sortutako prozesuari eta ondoren etorri zen Berriari Orereta Ikastolak egindako aitortzak, enbor beretik sortuak baitira, euskalgintzaren bihotzetik”. Ikastolan eragin zuzena izan zuen gertaerak, 2003ko otsailean atxilotu baitzuten garai hartako lehendakaria.

Ondorengoa da datorren asterako ondu duten egitaraua:

  • Hilak 20 (astelehena): Imanol Murua Uria kazetari eta EHUko irakasle eta ikertzaileak Egunero behar genuen liburua aurkeztuko du. Euskaldunon Egunkariako kazetaria izan zen Murua, eta Eguneroren sortze prozesuan eta bilakaeran ere aritu zen. Liburuaren sortze prozesuari eta edukien inguruan ariko da Lekuona Fabrikan, 19:00etan. Bertan hainbat auzipetu izango dira bertan.
  • Hilak 21 (asteartea): Egun oro  hedabidea plazaratuko dute ikastolako DBH 2. mailako eta Oiartzo Batxilergoko ikasleek, “bere tamainan mugarri izango den beste hedabidea”. Egunkariaren itxieraren eta emandako erantzunaren inguruko informazioa jasotzen ibili dira ikasleak. Eguneroren tankerako diseinua izango duela aurreratu dute. 5.000 ale inguru kaleratuko dituzte.
  • Hilak 22 (asteazkena): Paperezko hegoak dokumentala proiektatuko dute Niessen aretoan, 19:00etan. Egunkariaren itxiera azaltzeko egindako lana da, 2021ean estreinatutakoa, Samara Velte eta Josu Martinezek egina. Itxiera eragin zuen polizia operazioaren atzean zer egon zen ulertzeko gakoak ematen ditu bikoteak. Proiekzioaren ondoren hainbat auzipetuk solasaldia egingo dute bertaratutakoekin.
  • Hilak 23 (osteguna): Arkaitza, Desira eta Zuzen tabernen parean, txandaka, Egunkariaren itxieraren gaia landuko dute, “modu artistikoago eta sortzaileago batean”. Lehenik, Axun Ertzibengoa eta Arantxa Iraola kazetariek itxieraren gaineko gogoetak partekatuko dituzte, Arkaitz Minerek biolina jotzen duen bitartean. Entzundakoa erantzungo du musikariak. Arkaitzan 19:00etan ariko dira; Desiran 19:30ean; eta Zuzenen 20:00etan. Bigarrenik, Joxe Mari Karrere istorio kontalaria Ibai Maritxalar ilustratzailearekin batera ariko da. Egunkaria babesteko gizartean sortutako mugimenduaz ariko dira, aipatutako hiru tabernetan (Desiran 19:00etan; Zuzenen 19:30ean; eta Arkaitzan 20:00etan). Hirugarrenik, Aitor Zorzanok eta Gema Inesek musika saioa emango dute, Zuzenen 19:00etan, Arkaitzan 19:30ean, eta Desiran 20:00etan.
  • Hilak 24 (ostirala): Kantu bat gara ikuskizuna taularatuko dute Lekuona Fabrikan, 19:30ean. Jon Maia Soria bertsolariak bidaia bat proposatuko die herritarrei, kantez bidez. Euskal kulturaren, historiaren eta identitatearen ikuspegi berezi bat bilatzen du kantutegi honetan Maiak. Saio honetan, gainera, Egunkariaren itxierari ere erreferentzia egingo dio, aparteko izaera emango dio emanaldiari. Sarrerak hemen eskura daitezke jada.
  • Hilak 24 (ostirala): Esmalteriako Ostiraletan izeneko saioen barruan, Egunkariaren itxieraren eta Berriaren sorreraren inguruko saio berezia antolatu dute hileko azken ostiral horretarako. 17:00etan bilduko dira haur eta gurasoak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.