Lau urtetik gorakoentzako ipuin kontaketa, astelehenean
Pello Añorga kontu kontari arituko da Manuel Lekuona bibliotekan, hilaren 20an. Irakurzaletasuna sustatzea du helburu.
Datorren astelehenerako —hilak 20—, ipuin kontaketa saioa antolatu dute Manuel Lekuona bibliotekan.
Pello Añorga arituko da kontu kontari, 17:30etik aurrera. Lau urtetik gorako haurrei zuzendutako saioa izango da, eta haien artean irakurzaletasuna sustatzea izango da helburua.
Bibliotekako arduradunek eskatu dute saiora goiz joatea, eta gogorarazi ezingo dela merienda bertan jan. Saioa lau urtetik gorakoentzako denez, helduak ezingo dira gelan sartu.