Atzo, Koldo Mitxelenak Azeri Dantza antolatu zuen Gaztañon
Ikastetxeko irakasle eta gurasoek Azeri Dantza eskaini zieten ikasleei Gaztañoko frontoian.
Azeri Dantzarekin batera, atzo hasi ziren 2023ko Inauteriak Errenteria Oreretan. Koldo Mitxelenako irakasle eta gurasoek ere jaietan parte hartzeko tartea hartu zuten. Hala, helduek ikasleei Azeri Dantza eskaini zieten Gaztañoko frontoian, giro epelean. Hona hemen ekitaldiko hainbat argazki.
Irudiak: Ayar Salazar.