Orereta Ikastolaren inauteri desfile erraldoiak erdiguneko kaleak piratez bete ditu. HITZAk hainbat irudi bildu ditu.
Bizarain Ikastolako txikienek euskal inauteria ospatu dute gaur eguerdian, desfile erraldoia osatu dute. Beraun auzoko kaleak girotu dituzte.
Iazko jarduera, 2021arekin alderatuta, positiboa izan ez zen arren, Telleria eta Candelario zuzendariek pandemia aurretiko kopuruen gainetik daudela nabarmendu dute.
Ia 300 metroko luzerako eta hektarea erdiko azalera duen pasealekua birgaitzeko proposamena aurkeztu du udalak. Eremu "erakargarriago eta seguruagoa" egin nahi dute.
Elizalde Institutuko ikasleek Madalensoro pilotalekua hartu dute. Bertan beraien sormenezko koreografia erakutsi dute.
Pasaia-Lezo Lizeoko gazteek, trapujalez jantzita eta Trastamintxo eta Argitxo lagun, Lezo hartu dute gaur goizean.
Haurtzaro Ikastolako ikasleek desfilea egin dute gaur goizean, herriko kaskotik zehar. Dantzan bukatu dute, anfiteatroan.
Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleek, herria zeharkatu ondoren, askotariko kolore eta doinuz josi dute kiroldegia.
Aurten, 684.000 eurokoak izango dira diru laguntzak, iazkoa baina % 18 gehiago. Lurralde Antolaketako Rafaela Romero eta Itziar Gomez alkatea izan dira bertan.
Laukote batek irabazi du Koldo Mitxelena XVI. Ikerketa Beka. Uxue Diez Guiral, Maite Azabal Gallego, Ane Fernandez Trigo eta Aitor Narbarte Alvarez ikertzaileek eskualdeko LGTBI+ kolektiboaren memoria aztertuko dute, «elkargune bat» sortzeko asmoz.
Talde askok atseden hartuko dute asteburuan, baina ez da futbol talde nagusien zein areto futbolekoen kasua izango.
Donibanen Meipiko biribilgunea itxiko dute egun osoan zehar, eta San Pedron, Pasaman eta Herriko plaza.
Lezo Bideko igogailu berria eraikitzeko zonaldea prestatzen ari dira jada, eta espero dute abuzturako erabilgarri egongo dela.
Aldundiak obrak egingo ditu, errepide bazterreko zuhaitzak inausi eta mozteko. Trafikoa Altamira, Lezo, eta GI-2638 errepidetik bideratuko dute.
Inauterien asteburuan, atseden hartuko dute, oro har, herriko kirol taldeek. Norgehiagoka gehienak areto futbolean lehaituko dituzte.
Ikastetxeko irakasle eta gurasoek Azeri Dantza eskaini zieten ikasleei Gaztañoko frontoian.
Martxoan, asteazkenero eskainiko ditu saioak mendizale elkarteak. Arratsaldeko 19:30etik 20.30era bilduko dira, elkartean.