Igandetik aurrera, Lintzirin-Gaintxurizketa tartea moztuko dute gauez

Aldundiak obrak egingo ditu, errepide bazterreko zuhaitzak inausi eta mozteko. Trafikoa Altamira, Lezo, eta GI-2638 errepidetik bideratuko dute.

Etzi, igandea, gauetik aurrera Aldundiak trafiko aldaketak eragingo ditu Gaintxurizketa-Lintzirin tartean. Izan ere, eremu horretan errepide bazterreko zuhaitzak inausi eta moztuko ditu. Lanak gauez egingo dira, 22:00ak eta 06:00ak artean, eta hilaren 24ra, ostiralera, arte iraungo dute.

Honenbestez, trafikoa bideratzeko hainbat aldaketa egingo dituzte, aipatu ordutegian:

Irunera bidean

  • GI-636 errepidetik datorren zirkulazioa Altamirako biribilgunetik Lezorantz bideratuko da, eta handik GI-2638 errepidea hartuko da.
  • Lintzirin/Larzabaletik (GI-636-4) datozen ibilgailuak GI-636 errepidera sartuko dira Donostiarako noranzkoan eta Altamirako biribilgunean Lezorantz desbideratuko dira (GI-2638) Irunerantz jarraitzeko.
  • Lanbarrenetik datozenek ere (GI-636-6) Donostiarako norabidea hartu beharko dute, GI-636 errepidetik, Altamirako biribilguneraino (GI-636-2), eta handik GI-2638 errepidea hartu Irunerako noranzkoan.

Donostiako noranzkoan

  • Gaintxurizketako biribilgunean (GI-636 errepideko 7,900 KP), GI-2638 errepidetik desbideratu beharko dira, eta berriz ere GI-636 errepidea hartu Altamirako lotunean, behin Lezo igarota.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.