[Galeria] Orotariko musika estilo eta dantzek Bekoerrota hartu dute
Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleek, herria zeharkatu ondoren, askotariko kolore eta doinuz josi dute kiroldegia.

Atzo abiatu ziren Lezoko inauteriak, Trapujaleri egindako harrera jendetsuarekin, eta gaur ere herriko kaleak kolorez jantzi dituzte ikasleek. Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutukoak izan dira lehenak, 10:00etan herrian zehar abiatu den kalejira musikatuarekin.
Herri Eskolako txikienak agurtu ondoren, bidea egiten jarraitu dute mozorrodun haur eta nerabeek Bekoerrota kiroldegiraino, eta bertan Musika estiloak ikuskizuna eskaini diete harmailak bete dituzten ikusleei. Gazteenena izan da lehen dantza, eta adinean gora eginda etorri dira gainontzeko emanaldiak.
Lezoko inauterietako egitarau osoa, albiste honetan.










































































