Igandetik aurrera, Lintzirin-Gaintxurizketa tartea moztuko dute gauez
Aldundiak obrak egingo ditu, errepide bazterreko zuhaitzak inausi eta mozteko. Trafikoa Altamira, Lezo, eta GI-2638 errepidetik bideratuko dute.
Etzi, igandea, gauetik aurrera Aldundiak trafiko aldaketak eragingo ditu Gaintxurizketa-Lintzirin tartean. Izan ere, eremu horretan errepide bazterreko zuhaitzak inausi eta moztuko ditu. Lanak gauez egingo dira, 22:00ak eta 06:00ak artean, eta hilaren 24ra, ostiralera, arte iraungo dute.
Honenbestez, trafikoa bideratzeko hainbat aldaketa egingo dituzte, aipatu ordutegian:
Irunera bidean
- GI-636 errepidetik datorren zirkulazioa Altamirako biribilgunetik Lezorantz bideratuko da, eta handik GI-2638 errepidea hartuko da.
- Lintzirin/Larzabaletik (GI-636-4) datozen ibilgailuak GI-636 errepidera sartuko dira Donostiarako noranzkoan eta Altamirako biribilgunean Lezorantz desbideratuko dira (GI-2638) Irunerantz jarraitzeko.
- Lanbarrenetik datozenek ere (GI-636-6) Donostiarako norabidea hartu beharko dute, GI-636 errepidetik, Altamirako biribilguneraino (GI-636-2), eta handik GI-2638 errepidea hartu Irunerako noranzkoan.
Donostiako noranzkoan
- Gaintxurizketako biribilgunean (GI-636 errepideko 7,900 KP), GI-2638 errepidetik desbideratu beharko dira, eta berriz ere GI-636 errepidea hartu Altamirako lotunean, behin Lezo igarota.