2023/2/22

Oiartzungo zortzi familia gehiago, autokonpostarekin aurrera

Ikastaroa jaso dute familia horiek konposta egoki egiteko. Egitasmoarekin bat egiten dutenek %20ko hobaria dute hondakinen tasan.

Ibon Oregiren bizitza eta kirol esperientziak, OarsoTriren eskutik

Zarautzen bizi den bizkaitarraren solasaldia Xera Gastrotekan izango da, 19:00etatik aurrera. Auto batek harrapatu zuelako, hanka galdu zuen Oregik.

[Galeria] Hurrengo urtera arte!

Bukatu dira aurtengo inauteriak, atzo egin zuten sardinaren ehorzketaren hileta segizioa. Kolore beltza izan zen nagusi desfilean, baita aurpegi serioak ere.

[Bideoa eta argazki galeria] "Trapujale errudun!"

Atzo bukatu ziren Lezoko inauteriak. Espero zitekeen epaiak, ez zituen lezoarrak asko harritu, horren kontra egon arren.

'Fakturen Optimizazioa' hitzaldi praktikoa, Lurgorri elkartearen eskutik

Elektrizitate eta gas fakturak behar bezala interpretatzen irakatsiko diete bertaratutakoei. Asteartean izango da.

Musika eta alaitasunez beteko dute Jesusen Bihotza egoitza

Errenteriako Musika Kultur Elkartearen egitasmoz, 'Zaharrak Berri' izeneko kontzertua eskainiko dute larunbatean. "Benetako musika gutizia" izango dela aurreratu dute.

'Gamer Gela' bihurtuko da Antxoko Kultur Etxea larunbatean

Bideo-jokoekin euskaraz gozatzeko aukera eskainiko diete LH 5-etik DBH 2-ra bitarteko gazteei. Saio bera San Pedron ere egingo dute martxoan.

Niessen kulturgunean izango dira proiekzioak.

Amalatz talde feministak hiru proiekzio antolatu ditu martxorako

"Gure berezko bizipenetan oihartzun handia izatea espero dugun" hiru film proiektatuko dituzte XIX. Errenteriako Emakumeen Zinemaren Erakustaldiaren barruan.

Izaskun Gomezen hauteskunde programan, "entzute aktiboa" ardatz

Herritarrei "ahotsa eta protagonismoa" emateko prestutasuna adierazi du PSE-EEren hautagaiak. Posta elektronikoa ahalbidetu dute horretarako.

Kalakan eta Nayade abesbatza, igandean Elorsoron

18:00etan hasiko da kontzertua. Sarrerak Garmendi txokolategian eta Internet bidez eros daitezke, 17 euroan

Gehiago