Kalakan eta Nayade abesbatza, igandean Elorsoron

18:00etan hasiko da kontzertua. Sarrerak Garmendi txokolategian eta Internet bidez eros daitezke, 17 euroan

Kontzertu handia igandean Elorsoro kiroldegian. 18:00etatik aurrera, Kalakan talde ezagunak eta emakumeez osatutako Nayade abesbatza irundarrak saioa eskainiko dute herriko kirol azpiegituran.

Sarreren prezioa 17 eurokoa da. Horiek, fisikoan, Garmendi txokolategian eros daitezke. Internet bidez ere egin daiteke tiketen erreserba, Kutxabanken sarreren zerbitzuan.

Kalakan Euskal Herritik nahiz nazioartetik biran dabil, Ahotsez diskoaren aurkezpena egiten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.