Oiartzungo zortzi familia gehiago, autokonpostarekin aurrera
Ikastaroa jaso dute familia horiek konposta egoki egiteko. Egitasmoarekin bat egiten dutenek %20ko hobaria dute hondakinen tasan.
Etxean konposta egiten hasiko dira Oiartzungo zortzi familia, beraz, etxean sortutako materia organikoari beste bizitza bat ematen zortzi familia gehiago hasiko dira aurki. Haien etxeetan duten lur eremuan egingo dute autokonposta, ondoren lehengai bihurtzeko edo ongarri bezala bihurtzeko.
Egitasmoarekin aurrera egin dute familiei ikastaroa eskaini die udalak. Jakinduria jaso ondoren, udalak beharrezkoa duten materiala eman die, hala nola konposta egiteko ontzia eta aireztagailua. Abantaila izango dute hondakinen udal tasan, gainera: %20 gutxiago ordaindu beharko dute.
Etxean lur eremua dutenek autokonposta egiteko aukera dute. Baina lur-sailek ez dutenek ere sortzen dituzten hondakin organikoak balia ditzakete auzokonpostaren bidez: konposta egiteko gune komunitarioak dira, publikoak. Horrekin bat egin nahi dutenek, atez atekoaren bulegora joan behar dute informazio eske, eta hala nahi balute, egitasmoan izena emateko.