Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Karpeta urdinak', sarrera agortuak, eta 'Calma!'

Ostiral, larunbat eta igandean, Gezala Auditoriumak bi antzerki obra eta ikus-entzunezko bat jasoko ditu. Igandean, Max saridun bat herrian.

Guillem Albaren 'Calma!', igandean Gezalan. Argazkia: Guillem Alba.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/02/23

Oparo dator Lezoko kultur asteburua. Herriko ekitaldi nagusiena Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketa (igandean, 10:00etan) izango bada ere, kiroletik at badira Gezala Auditoriumeko goxotasunean gozatzeko moduko jarduerak.

Lehena bihar da. Lezoko Zinema Ttikiaren barruan, Karpeta urdinak dokumentalaren emanaldia jasoko du herriko kultur areto nagusiak, 19:00etan.

Bigarrena bihar, baina sarrerarik ez dutenentzat, kale. Izan ere, Tuppersex antzezlana taularatuko du Urrup Antzerkia konpainiak. Hasierako orduan, 19:30ean, sarreren jabeek bakarrik egon ahalko dute, agortu egin baitira tiketak.

Igandean berriz, Max saridun antzerkia. Guillem Albak Calma! obra taularatuko du Gezalan (19:30). Lana ikusteko sarrerak gelditzen dira oraindik. Horiek eskuratzeko (8 euroan) klik egin hemen.

Honakoa da lanaren sinopsia:

Guillem Albak, bakarrik eta hitzik gabe, hain gertakari konplexu eta aldi berean hain eguneroko bat kontatzen digu: presa. Bizi garen “denbora guztian korrika” hori.

Calma! ikuslea esperientzia komiko batez gozatzera eramaten du, une poetikoez. Clown-a banderatzat hartuta, eta txotxongiloen, keinuen, itzalen edo musikaren bidez, gure egunerokotasuna eta bizi-bidaia bera zalantzan jarriko ditugu. Hainbeste korrika egitea merezi duen, benetan betetzen gaituena egiten ari garen eta, azken batean, horrela jarraitu nahi dugun edo aldatu nahi dugun.

Calma Guillem Alba hutsa da. Bere clown basatia presente dago, bere poetika ez da falta, eta bere mezu baikor eta bizia, azkenik, katartiko bihurtzen da.

2022ko Max saria lortu zuen Albak, eszena zuzendari onenaren atalean, Irene Sola idazlearen Canto jo i la muntanya balla eleberriaren antzerkiko bertsioagatik. Orain, bakarkako lanean ari da Calma! aurkezten.

 

Erlazionatutako edukia‘Karpeta urdinak’, torturaren erdigunera bidaia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.