2023/2/24

[Galeria eta bideoa] Karmengo Amak abiarazi ditu inauteriak

Ikasleek desfilea egin dute goizean. Asteburu luzea dute oraindik aurretik bizilagunek, egunotan ospatuko baitituzte Trintxerpeko inauteriak.

Gatazka komunitarioen bitartekaritza zerbitzu berria sortu du udalak

Zaratak, animaliek, usainek eta abarrek eragindako eragozpenak zein harreman gatazkatsu edo zailak artatuko dituzte zerbitzuaren bitartez. Datorren ostegunean jarriko dute martxan.

ASTEKARIKO ERREPORTAJEA. 2021eko sutea.

[Erreportajea] Suteek erakutsitako baso bizia

2021eko otsailaren 20an sutea piztu zen Beran, eta azkar batean Irunera iritsi zen. Bi urte pasa dira ordutik, eta naturaren bere onera itzultzeko indarra ikus daiteke orain.

Hilak omentzeko eguna ospatuko dute martxoaren 18an

Abaraxka Ludotekak inkesta zabaldu du, herritarrek egunaren antolaketan parte har dezaten. Martxoaren 18an 16:30etik aurrera elkartuko dira, Ibargainengo lorategian.

ASTEKARIKO ELKARRIZKETA. SONIA VEGA CUNILLERA eta ELI PADURARU EIZAGIRRE. Gizarte langilea eta gizarte hezitzailea.

[Elkarrizketa] «Migrazioan, prostituzioa bitarteko bakarra da askotan»

Irungo prostituzioari buruzko txostena landu dute Arrats elkarteko kideek. Prostituzioaz hitz egiteko, lehendabizi «protagonistei entzun» behar zaiela esan dute.

Eduki babestua
ORRI BABESTUA. Oiartzungo Udala

[Eduki babestua] Zortzi auzoak bidegorri bidez elkartuta

Gurutze-Elizalde bidegorria zabaltzear da, eta horrekin, Gipuzkoako sare osoenetakoa izango du Oiartzunek. Ez da, ordea, mugikortasun iraunkorra bermatzeko udalaren egitasmo bakarra.

Isidro Ansorena kaleko udal lokalaren fatxada zaharberritzen hasi dira

Zazpi asteko iraupena izango dute lanek, eta orotara, 21.175 euroko aurrekontua du proiektuak.

Astekarien azal lehiaketak badu sariduna

Korrikaren gehigarriaren azala izan da bozkatuena.

Udalak Ipintza industrialgunean garbiketa lanak egin ditu

630 kilogramo isuri jaso dituzte, eta hesien bidez Bakarraiztegi erreka inguruko baso- eta berde gunea babestu dute.

oiartzun areto futbola

Herriko kirol taldeen asteburuko partidak (2023-02-24)

Futbolean hainbat taldek atseden badute ere, inauteriak igarota bueltan dira kirol partidak.

Bihar, Lezo-Jaizkibel txikia

Igandeko lasterketa nagusiaren aurretik, bihar (larunbata) haurrenak izango dira. 17:00etan hasiko dira, Gurutze Santuaren plazan.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2023-02-24)

Gaur bertan Lezoko hiru taldek izango dituzte partidak. Horien artean, areto futboleko eskualdeko derbia dago: Jaixki-Antxo AF.

Herriko kirol taldeen asteburuko partidak (2023-02-24)

Touring, Beti Ona, Ostiko, Gamon eta Ereintza klubetako talde nagusien partida guztiak, hemen.

Gehiago