Bihar, Lezo-Jaizkibel txikia
Igandeko lasterketa nagusiaren aurretik, bihar (larunbata) haurrenak izango dira. 17:00etan hasiko dira, Gurutze Santuaren plazan.
Igandean izango da Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren bederatzigarren ekitaldia. Horri lotura beti egiten dituzte haurren lasterketak. Aurten, lasterketa nagusiaren bezperan (hilak 25, larunbata) egingo dute haurrena, larunbatez. Bihar, beraz.
17:00etan hasiko dira gaztetxoen korrikaldiak, Gurutze Santuaren plazan. Aurrez izena eman behar da, plazan bertan, 16:30etik aurrera. 0-12 adin tartekoentzat dira lasterketa, eta korrikaldi horiek adinaren araberako taldeetan egingo dituzte.
Lezo-Jaizkibelek, urtero, elkartasun keinua egiten die inguruko talde, eragile eta elkarteei. Aurten erabaki dute Lezoko Amezti Baso Biziak Jaizkibelekin bat egin, eta hari bideratzea haurren lasterketan atera daitekeen diru etekina.