Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza
ORRI BABESTUA. Oiartzungo Udala

[Eduki babestua] Zortzi auzoak bidegorri bidez elkartuta

Gurutze-Elizalde bidegorria zabaltzear da, eta horrekin, Gipuzkoako sare osoenetakoa izango du Oiartzunek. Ez da, ordea, mugikortasun iraunkorra bermatzeko udalaren egitasmo bakarra.

Agustin Lekuona Hirigintza zinegotzia eta Eneritz Arbelaitz Mugikortasunekoa, Gurutzeko bidegorriaren zati batean. Aurki zabalduko dute. Argazkia: HITZA
Oarso Bidasoko Hitza
Oiartzun
2023/02/24

Zabaltzear da Gurutze eta Elizalde auzoak lotuko dituen bidegorria. Beraz, herriko zortzi auzoak aurki elkar batuta izango dira bidegorri bidez, herriko sarea oso-osorik osatua izango delarik. Orotara, azken zati hori egiteko 635.000 euroko inbertsioa egin da: Gurutzeko aparkalekutik abiatu, Malkorra hotelaren atzealdetik Fraileen bideraino iritsi, eta handik Legarre kalera ailegatuko da herriko mugikortasuna arras hobetuko duen 2,5 kilometroko azpiegitura. Ibilbide osoa argiztatu du udalak.

Herriko bidegorrien sareak 14 kilometro ditu osotara. Gipuzkoan herri gutxik dute Oiartzunek adina bidegorri kilometro. Eneritz Arbelaitz Mugikortasun zinegotzi eta alkateordeak, eta Agustin Lekuona Hirigintza zinegotziak nabarmendu dute udalaren helburuetakoa dela herri barruan mugikortasun osasuntsua bultzatzea. «Ibilgailuen erabilera eta hauek sortzen duten kutsadura gutxitzeko, aukera ezberdinak eskaini nahi izan ditu udalak azken urte hauetan egindako proiektuekin». Horren ondorioz, bidegorrien eta oinezko bide berriekin, herritarrek aukera dute auzoen artean oinez edo bizikletan joan-etorrian aritzeko. Baina ez hori bakarrik.

Izan ere, udalaren zereginen zerrendan dago aisia esparruaz harago doan mugikortasun iraunkorra sustatzea. Hau da, aktuazio soilak baino, mugikortasun plan integrala du esku artean udalak. Bide horretan, ikastetxeetara, lanera edo erosketak egitera ere oinez joan daiteke herrian, eta hori egin dezaten eskatu diete oiartzuarrei. Eskaerak, ordea, aurretik egindako lana du: «Oiartzuarrek hori egin dezaten espaloi berriak egin ditugu azken urteetan, eta zenbait errepidetan ibilgailuen noranzkoak ere aldatu dira oinezkoen segurtasuna handitzeko edo bizikletentzat bide berriak egiteko. Herriko punta batetik bestera oinez edo bizikletan erraz joateko aukera eman dugu». Gainera, auzoguneetan ere oinezkoei lehentasuna emateko hainbat hirigintza lan egin dira: Altzibarren egindakoak dira horren adibide. Aldi berean, Done Eztebe plazatik Landetxe aldera doan Yon Oñatibia etorbidea ere oinezkoen eremu izango da aurrerantzean.

Aukera gehiago

Oiartzuarren mugikortasuna bermatzeaz gain, horretarako dauden aukeren berri zehatz ere ematea du xede udalak. Zeregin horretarako hainbat baliabide prestatzen ari da. Hala, bidegorri sarearen mapa osoa eta egin daitezkeen ibilbideak jasotzen dituen webgunea nahiz sakelakoentzako aplikazioa maiatzean aurkeztuko ditu prest izatea du asmo. «Arditurriko Bide Berdearen eta bidegorriko adar guztien geolokalizazio mapa izango dituzte, eta bidean zehar dauden gune interesgarrien informazioa emango dute».

Mugikortasunaren gaia, ordea, hirigintza lan zehatz batzuetatik askoz harago doa. Erantzun integrala eman dio horri Oiartzungo Udalak. Adibidez, Xorrolaren eta Taxibusaren ordutegiak zabaldu dira, larunbatetan nahiz data berezietan ere (xanistebanetan, adibidez) arrakastaz martxan direlarik.

Ildo horretatik, Oiartzun-Donostia Ekialdebus zerbitzuan eragin nahi du udalak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari bi linea berri jar ditzala eskatu dio: bata Oiartzun-Donostia autobus zuzena (egun E02 lineak egiten duen bidea, baina geldialdirik gabe), eta bestea Oiartzun-Donostiako Ospitaleak. «Aldundiak erantzunik eman ez badu ere, biak jartzeko lanean jarraituko dugu».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.