Martxoaren 4an, Etxetxoren auzolana
09:30ean elkartuko dira Tiñelun, handik Iparragirre eremuko barrakoietara joateko. Lezoarrei laguntza eskatu diete.
Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Taldeak auzolanekin aurrera jarraitzen du. Iparragirre eremuko barrakoiak eta ingurua garbitzeko aukera berria martxoaren 4rako prestatu du. “Lezoko memoria historikoa ezin da galdu”, esan dute.
Martxoko lehen larunbatean 09:30ean elkartuko dira, Tiñelun. Ondoren, Iparragirre aldera joango dira helburutzat duten zereginean aritzera. “Barrakoiak garbitzen jarraituko dugu. Horretarako zure laguntza behar dugu”, adierazi dute.