Arantxa Zapirain Oiartzabalek jasoko du Amalur Saria
Labore Oarsok Zapirainen lana aitortuko du larunbatean, "bizitza osoa" baratzeari eman diolako. Agrofeminismoari buruzko hitzaldia ere egingo dute.
Labore Oarsok iaz eman zuen lehenengo aldiz Amalur Saria. Maixabel Arretxe Sarasola izan zen lehen omendua, eta aurten Arantxa Zapirain Oiartzabal oiartzuarrak hartuko du bere lekukoa.
Labore Oarsok azaldu duenez, Zapirainek “bizitza osoa” eman dio baratzeari. “Eskertu eta omendu nahi dugu, zailtasunak zailtasun, gertuko ekonomian sinetsi ez ezik, inurria bezala, bere bizitza osoa baratzean lanean eman duen Arantxa Zapirain Oiartzabal”, esan dute.
Ekitaldia datorren larunbatean —martxoak 4— izango da, Oiartzungo pleno aretoan. 12:00etan hasiko da ekitaldia.
Agrofeminismoa, hizpide
Sari banaketaz gain, agrofeminismoa kontzeptuaren berri arituko da Amets Ladislao Gonzalez. Etxalde Emakumeak taldeko kidea da Ladislao, eta gai horren nondik norakoak izango ditu hizpide.
Sari banaketa eta ekitaldia Martxoaren 8ko ekitaldien barrukoa izango da.