Saharako Errepublika Demokratikoaren bandera, 47. urteurrenean
Fronte Polisarioak errepublika aldarrikatu zuen 1976ko otsailaren 27an. Horren harira, Oiartzungo Udalak bandera jarri du udaletxean.
Igandean —hilaren 26a— bete ziren 47 urte Espainiako Estatuak Sahara utzi zuenetik. Hurrengo egunean Fronte Polisarioak Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zuen.
Horren harira, azken urteetan bezala, Oiartzungo Udalak herrialde horretako bandera jarri zuen udaletxeko balkoi nagusian.
Modu horretan, Euskal Fondoaren Sahara Koordinazio Unitateak eta Fronte Polisarioaren Euskal Herrian duen ordezkaritzak egindako deialdiarekin bat egin du Oiartzungo Udalak.