Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaOrokorra

Don Boscorekin lankidetza hitzarmena sinatuko du udalak

Mugikortasun Seguru eta Iraunkorrerako Prestakuntza graduko ikasleek udalean praktikak egin ahalko dituzte hitzarmenaren barruan.

Don Boscora bisita egin dute udal ordezkariek. Don Boscora bisita egin dute udal ordezkariek.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2023/03/01

Don Bosco Lanbide Heziketako Institutuko  zuzendari Juan Carlos Lizarbek, Berrikuntza Zuzendari Jose Luis Perezek eta Mugikortasun Seguru eta Jasangarrirako Prestakuntzako irakasle zein ikasleek Lezoko Udal ordezkarien bisita jaso zuten atzo ikastetxean bertan. Jesus Mari Martiarena alkatea, Joxean Sanchez Ingurumen zinegotzia, Leire Beteta Ingurumen teknikaria, Igor Ugarte Udaltzaingoko burua eta Arkaitz Angiozar Kirol teknikaria bertaratu ziren mugikortasuna, ekologia eta hezkuntzaren gaineko gaiak jorratzeko.

Zorigaiztoko gertaera batek lotu ditu estuago Lezoko Udala eta Don Bosco Lanbide Heziketa zentroa. Izan ere, pasa den urtarrilaren 5ean  auto batek emakume gazte bat harrapatu zuen Gi-636 errepidean, Gaintxurizketan. Hil egin zen emakumea, jasandako zauriengatik handik egun gutxira. Istripua Lezon izan zen, lezoarra zen hildako emakume gaztea, baita Don Boscoko ikaslea ere. Gertaeraren harira, halakoak errepikatu ez daitezen, Mugikortasun Seguru eta Iraunkorrerako Prestakuntza berritzailean ari diren irakasle eta ikasleak bete-betean ari dira Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztu nahi dioten proiektu batean lanean. Helburua: mugikortasun seguruagoa eta ekologikoagoa lortzea.

Udal ordezkariek ere jaso zituzten atzoko bisitan ikasle horien proposamenak lehen eskutik, eta alkateak berak azaldu duenez, lankidetza hitzarmena sinatuko du udalak zentroarekin: “Mugikortasun Seguru eta Jasangarrirako Graduko ikasleek udalean praktikak egin ditzaten, Lezon onartutako Mugikortasun Planean jasotako ekintza batzuk martxan jartzen lagunduz”. Ingurumen zinegotziak zehaztapen handiago egin du: “Ziur gaude elkarlanean arituko garela planean jasotako ekintza batzuk gauzatzeko, hala nola, herritarrak mugikortasun gaietan sentsibilizatu eta informatzeko, edota eskola bide seguruak egiteko”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Gipuzkoa, Euskal Herria

65 urteko motor gidari bat hil da Donostian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.