Salto! udalekuetan izena emateko epea hasi da
Udalerri euskaldunetako udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 4ra egingo dituzte, Bizkaiko Arratian. Hil honetan eman behar da izena.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMAk) urtero antolatzen ditu Salto! izeneko udalekuak. Udalerri euskaldunetako gazteei zuzenduta daude udalekuak.
Aurtengo ekitaldia ekainaren 26tik uztailaren 4ra izango da, eta ibiltaria izango da. Bizkaiko mendialdean ibiliko dira, Arratia-Nerbioi eskualdean: Diman hasi eta Orozkon bukatuko dira udalekuak, Areatza eta Dimatik pasatu ondoren.
“Euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburua”, adierazi du UEMAk.
Izen-ematea
Bertan parte hartu nahi duten gazteek gaurtik aurrera dute izena emateko aukera, hilabeteko azken egunera arte. 120 toki egongo dira, eta hiru modutan eman daiteke izena.
- Galdetegi hau beteta.
- 943 816699 telefono zenbakira deituta.
- Datuak posta elektronikoz bidalita.
Informazio gehiago aurki daiteke UEMAren webgunean.