'Literatura plazara' zikloan hiru liburu aurkeztuko dituzte
Hiru liburu aurkeztuko dituzte martxoko ostegunetan. Marina Garcesen 'Filosofia amaitu gabea'-rekin hasiko dira; Olatz Mitxelenak itzuli du.
1545 argitaletxeak, Elkar eta Jakinen laguntzarekin, Literatura plazara izeneko zikloa antolatu dute martxoko ostegunetarako.
Lehenengoa gaur zortzi izango da —martxoak 9—, Marina Garcesen Filosofia amaitu gabea liburua aurkeztuko dute, Olatz Mitxelena Larreta oiartzuarrak itzulitakoa. Mitxelenak berak emango ditu azalpenak, eta solasaldi filosofikoa izango du Marijo Telletxeak gidatutako saioan. Arizmendienean izango da, 19:00etan hasita.
Toki eta ordu berean, hilaren 16an, Karmele Mitxelenaren Marrubizko uda aurkeztuko dute. Egilea bera izango da bertan, eta saioa Alaia Martinek gidatuko du.
Hirugarren saioan, berriz, aurreko bi protagonistek beraien liburuak aurkeztuko dituzte. Olatz Mitxelenak Arrain hezur bat eztarrian aurkeztuko du, eta Karmele Mitxelenak Haragizko mamua. Jon Martinek gidatuko du saio hori.
Hilaren 26an izango da, udaletxeko pleno aretoan. Kasu horretan ere bai, 19:00etan hasiko da.