2023/3/6

okil beltza

Okilak eta orientazio jolasa, martxoko protagonista Arditurrin

Datorren igandean, Aitor Lekuonak hegaztiei buruzko azalpenak emango ditu. Hilaren 26rako, 'Iparra galdu gabe'.

Zaindu zaintzaileak kanpaina abiatu du udalak.

Zaintzak duintzeko urratsak egitea ezinbestekoa delako

Zaindu zaintzailea kanpaina abiatuko du datozen egunotan Errenteriako Udalak Etxekolan zerbitzua herritarren eskura jartzeko helburuarekin.

irati filma

'Irati' filmaren bigarren saio bat antolatu dute larunbaterako

Landetxeko eraikina inauguratzeko egitarauaren barruan antolatu zuten saiorako sarrerak agortu direla eta, bigarren saioa antolatu dute.

Duintasunaren manifestazioa.

Mikel Martin gogoan aldarrikatu dute zahartzaro duina

Borroka kide zuten Mikel Martin Conde ekintzaile oreretarra gogoan izan dute gaurko protestan pentsiodunek; beretzat izan dira lehen hitzak, eta bere irudiak eta ortzadar banderak zabaldu dute ondorengo manifestazioa.

Hilaren 17tik 19ra, bertatik bertarako antzerki musikala Pasaian

'Pasaia KM0' zikloak herriko eta inguruko jendearekin egindako lan eszenikoak doan eskainiko ditu Juanba Berasategin.

[Erreportajea] Nork zaintzen ditu zaintzaileak?

Iaz hasi ziren etxeko langileak langabezia ordainsarirako kotizatzen, baina eskubide asko bermatu gabe dituzte oraindik. SOS Arrazakeriak salatu du dagokiena baino 800 euro gutxiago kobratzen dutela hilean.

[Erreportajea] Egin behar zuten, eta egin zuten

Errenteriako Emakumeen Taldearen barruan, emakumeek abortatzeko aukera izan zezaten talde klandestinoa sortu zuten. Ipar Euskal Herrira laguntzen zieten. Gaiari lotutako filma egin dute.

Oarsoaldeko alkategaiak aurkeztu ditu EAJk

Eskualdea arazoei aurre egiteko eta irtenbideak bilatzeko "adibide" dela nabarmendu du EAJk, eta Pasaiako badiaren biziberritzean egindako urratsei balioa eman die.

Realaren emakumeen taldearen entrenamendua, Fanderian

Martxoaren 8aren harira eta Touringen 100. urteurrenaren ekitaldien barruan egingo dute bihar goizean (asteartea) entrenamendua txuri-urdinek

Zutik, Agirre, Artola, Toledo epailea, Laso eta Gartzia. Makurtuta, Arbelaitz, Arizmendi, Bosch eta Furundarena

Oiartzuarrentzako garaipenak, Giriziaren pala txapelketan

Bederatzi partida jokatu dituzte Madalensoron. Hirugarren Mailan, Mitxelena-Asteasuinzarra eta Arizmendi-Arbelaitz oiartzuarrak, garaile.

oiartzun ke

Oiartzunek garaipen sendoa lortu du Bilbon

San Ignacioren etxean irabazi dute neskek, partida fisiko bat jokatu ondoren, eta arerioen zazpi garaipeneko bolada eten dute.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak (2023-03-06)

Areto futboleko bi taldeek puntuak gehitu dituzte. Kurkubiren gizonen taldeak bere kategoriako 'paseoarekin' jarraitzen du.

[Asteburuko lehien emaitzekin] Hiru puntu Pasaia KE-ren poltsikora

Zuri-gorriak 1-0 nagusitu dira Urdulizen kontra. Hamasei talderen artean hamahirugarren dira gaur-gaurkoz pasaitarrak.

Hitza taldeak ere hartu du parte Lilatoian

Aurten ere Irutxuloko Hitzak beste eskualdeetako Hitzekin batera taldea antolatu du Lilatoirako.

Intsumisioaren aldeko Kakitzaten manifestazio bat. Argazkia:Wikipedia

'Antimilitarismoak 40 urte' erakusketa zabalduko dute

40 urte beteko dira Errenteria-Oreretako gazte talde batek derrigorrezko zerbitzu militarrerako udal pleno aretoan egiten ari ziren gazteen neurketak boikotatu zituztela eta Oreretako Talde Antimilitarista OTA sartu zutela.

[Denbora-pasak] Astekariko denbora-pasen dinamika (2023-3-3)

Martxoak 3ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Idoia Beratarbideren lamina da.

Udalak lanak hasi ditu Iztietako oinezkoen zubia konpontzeko.

Iztietako zubiarentzat, jantzi berria

Zubiaren egungo egurrezko zoladura ordezkatzearekin batera sarbideak diren plataformetan konponketak egingo ditu udalak, argiztapen lanak, eta barandak txukundu eta margotu.

Gehiago