Okilak eta orientazio jolasa, martxoko protagonista Arditurrin

Datorren igandean, Aitor Lekuonak hegaztiei buruzko azalpenak emango ditu. Hilaren 26rako, 'Iparra galdu gabe'.

okil beltza

Arditurriko parketxeak bi jarduera antolatu ditu hilabete honetarako. Lehenengoa datorren igandean —hilak 12— izango da, okil beltzari buruzko saioarekin.

Aitor Lekuona Alzugarai Gipuzkoako Foru Aldundiko Basa Animali eta Landareen Zerbitzuko langilea izango da azalpenak emango dituena. POCTEFA Habios proiektuko kidea da, halaber, Lekuona. Espezie berezi horri buruzko hainbat argibide eman ondoren, okil beltzak jakiak lortzen dituen tokiak bisitatuko dituzte.

Arditurriko parketxeak adierazi duenez, Habios proiektuaren helburua da Pirinioetako mendilerroak hartzen dituen lurralde guztiekin lankidetzan aritzea, abifaunaren kontserbazioaren “basoko habitaten kudeaketaren “efizientzia” hobetzeko.

Aldez aurretik hartu beharko da tokia, toki mugatuak izango baitira. Prezioa 4 eurokoa izango da lau urtetik beherakoentzako, eta 6 eurokoa adin horretatik gorakoentzako.

Ibilaldia 10:00etan hasiko da, eta bi ordu iraungo ditu. Prismatikoak eramatea gomendatu dute.

Bigarren jarduera—Iparra galde gabe orientazio jolasa— hilaren 26an izango da, eta aurrerago emango dituzte xehetasunak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.