Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Oarsoaldeko alkategaiak aurkeztu ditu EAJk

Eskualdea arazoei aurre egiteko eta irtenbideak bilatzeko "adibide" dela nabarmendu du EAJk, eta Pasaiako badiaren biziberritzean egindako urratsei balioa eman die.

Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2023/03/06

Larunbatean San Pedron egindako ekitaldian aurkeztu zituen Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) Oarsoaldeko lau herrietarako hautatu dituen alkategaiak. Loreto Osa Ocon (Pasaia), Jesus Mari Mariarena (Lezo), Elixabete Murua Mindegia (Errenteria-Orereta) ea Janire Mitxelena Lekuona (Oiartzun) dira. Aurkezpenean Eider Mendoza Larrañaga Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaiak, eta Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak ere parte hartu zuten. Aurkezpen ekitaldiaren aurretik, lan bilera egin zuten EAJko kideek. Maite Peña Bidasoa-Oiartzun aldundiko hautagaitzako bigarrenak ere izan zuen partaidetza ekitaldian.

Hizketaldien txandan Mendozak egungo gizarteak dituen hainbat arazo aipatu zituen, eta horiei aurre egiteko jarrera “inkonformista” hartu eta aurrera egin beharra dagoela. Oarsoaldea horren adibide bezala jarri zuen: “Arazoei aurre egin eta aurrera egiteko grina horren adibide ona da Oarsoaldea, bere burua berrasmatzen asmatu duena”. Mendozaren arabera, azken bi agintaldietan “pauso nabarmenak” eman dira Pasaiako badiaren biziberritzean, “proiektu ilusionagarriak ditu esku artean Oarsoaldeak”. Eskualdea Gipuzkoa mailako erreferentzia bihurtzeko bidean dela adierazi zuen Mendozak, eta horren adibidetzat Pasaian egitekoa den Adinberri proiektua jarri zuen: “Gipuzkoak aurrera egiteko eta Oarsoaldeak aurrera egiteko, aukerarik onena Eusko Alderdi Jeltzalea da”.

Mendozak solasaldia egin zuen ekitaldian eskualdeko alkategaiekin. Pasaiako Loreto Osarekin babes sozialean eta berdintasunaren alorrean egindako aurrera urratsak izan zituen hizpide. Lezoko Jesus Mari Martiarenarekin, aldiz, udal gobernu batek ekonomia eta enpleguaren alde egin dezakeena “asko” dela nabarmendu zuen. Errenteria-Oreretako Elixabete Muruak EAJk Gipuzkoarako dituen helburu nagusien artean hizkuntza berdintasuna dagoela, eta EAJk euskararen erabilera indartzearen aldeko lanari egin diezaiokeen ekarpenaz mintzatu zen. Oiartzungo Janire Mitxelenak, bere aldetik, jarduera industrialaren eta landa ingurunearen arteko “oreka berdeaz” mintzo zen. Maite Peñak ere adierazi zuen Pasaiako badiaren biziberritzean aurrerapausoak eman direla, Adinberrik prozesu horri emango dion bultzada azpimarratuz.

San Pedroko ekitaldian beste hainbat gaiz adierazpenak egin zituzten EAJko kideek. Horien berri zehatz izateko joan EAJren webgunera (klik egin hemen).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.