Gazteenengan Internetek duen eragina aztertzeko saioa, hilaren 13an
‘Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak… onurak eta gatazkak. Nola kudeatu?' hitzaldia gurasoei zuzenduta egongo da.
Gurasoen kezka iturri —edo haietako bat— izaten da haur eta nerabeek Internet zein sare sozialak nola erabiltzen dituzten.
Gaiari buruzko trebatze tailerra antolatu dute Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Rakel Gamito ikerlari eta irakasleak emango du Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak… onurak eta gatazkak. Nola kudeatu? hitzaldia.
Haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako saioa izango da. Udaletxeko pleno aretoan izango da, hilaren 13an —datorren astelehenean—, 17:00etatik 18:30era. Doan izango da, eta aldez aurretik ez da izenik eman behar. Informazio gehiago behar duenak udalaren Gazteria Sailera idatz dezake.