Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Galeria] Zaintza "gizarte osoari" dagokiola aldarrikatu dute

Oiartzungo Feministen Asanbladak manifestazioa egin du arratsaldean, eta bukaeran zaintza sareak aldarrikatu dituzte, greba iragartzeaz gain.

martxoak 8 2023 oiartzun Zaintza integrala eta bestelakoa aldarrikatu dute ehunka lagunek.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/03/08

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, mobilizazioa egin dute gaur herriko kaleetan. Zaintza erdigunean jarri, eta egungo sistema aldatzea aldarrikatu dute ehunka feministek.

Aurreko urteetan egin ohi izan duten bezala, geldialditxoak egin dituzte kaskoko hainbat puntutan. Bertan, zaintzaren arloan —zentzu zabalean ulertuta— lan egiten duten eragileetako emakumeek hartu dute hitza: kulturakoak, Heltakoak, Oinherrikoak —kopla hauek sortu dituzte— Killirikupekoak…

Berean arlotik egin daitezkeen ekarpenak azaldu dituzte, zaintzaren ikuspegitik, era laburrean.

Zinta-dantzan, saretzen

Mobilizazioa hasi duten tokian bukatu dute. Performance bat egin dute plazan; zinta-dantza egiteko zintak  eta sare bat osatu dute, gizarte osoari dagokion ardura irudikatuz. Zaintzaren arloan lan egiten duten hainbat eragiletako ordezkariak atera dira, berea hartzera: Killirikupe, etxez etxeko langileak, Petra Lekuona zaharren etxekoak, osasungintzakoak…

Zaintza zer den definitu dute lehendabizi, sei punturekin. Hona hitzez hitz:

  1. Zaintza jendarteak egunerokotasunean bizirauteko beharrezkoak dituen ekintza eta praktiken multzoa dela esango genuke.
  2. Gaur egungo sistema kapitalistan ordainsaria duen lana da pertsonen bizitzak, familienak, hiri eta jendarteak antolatzen dituen ardatz nagusi bakarra. Beraz, Zaintza, ardatz honetatik kanpo geratzen den denboran eta ikusezin diren tarteetan gertatzen da.
  3. Zaintzaile gisa egiten diguten aitortzaren gainean eraikita dago emakume askoren identitatea.
  4. Kulturak egiten gaitu, bai gu eta baita herria ere. Jatorri, adin eta genero anitzak batzen ditu kulturak.
  5. Herri zapalduen arteko aliantzak eraiki behar ditugu, batu eta elkartu egin behar dugu. Jatorri anitzeko herria, herri aberatsa da!
  6. Azken bolada honetan ere badirudi kezkatik bizi dugula Amalurra zaintzearen gaia, energia dela, mugikortasun ereduak direla, elikadura dela.

Zaintza kontzeptua gertuko kideak zaintzetik harago joan behar dela adierazi dute mugimendu feministako kideek. “Pertsonen arteko bestelako kolaborazio eta loturak aitortu behar dira. Zaintzaren ardura kolektiboa dela esaten dugunean, gizarte osoari ardurak hartzea dagokiola esan nahi dugu”. Pertsonak “zaurgarriak” diren artean, zainduta izateko eskubidea dutela aldarrikatu dute.

Zaintza bizitza sustengatzeko “egitura konplexua” dela nabarmendu dute. Horregatik, erakunde publikoak, merkatua eta komunitatea “kate begi” bilakatu behar direla uste dute.

Greba orokorra

Beste esperientzia, kultura eta egoeraratik elikatu behar dugu, zaintza sare publiko-komunitarioak egonkortzeko esperimentazioan indar egin behar dugu, zaintza ekosistema publiko-komunitario bat behar dugu!”, esan dute.

Horregatik, urtea bukatu baino lehen, mugimendu feministak greba orokorra deituko dutela iragarri dute, “inflexio puntua” izan dadin. “Egungo zaintza erregimen kapitalista eta patriarkala irauli nahi ditugu dena aldatzeko”, zehaztu dute.

Datozen hilabeteetan zaintza eskubide kolektibo baten alde egingo dutela berretsi dute. “Pertsona guztiek bizitza osoan zehar zaintzak askatasunez eta duintasunez emateko eta jasotzeko duten eskubidearen alde”, zehaztu dute. Halaber, zaintzaren erantzukizunari “pribilegioko egoeretatik ihes ez egitea bermatzeaz” ari direla baietsi dute.

Oiartzungo kide feminista guztiei dei egin diete aktiba daitezen, eta prozesuarekin bat egin dezaten. “Iraultza egiteko modurik antikapitalista eta feministena gure burua eta besteak zaintzea da!”.

Bukaerako irakurketa bukatuta, zinta-dantza egin dutenei emakume gehiago batu zaizkie, islatzeko prest daudela saretzeko, eta zaintza eredua buelta emateko.

Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
01_argazkiGaleria_800X600px
01_argazkiGaleria_800X600px
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Lete itzulpenak_800x600. M8
Lete itzulpenak_800x600. M8
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
IHOTIK - 23 - 2
IHOTIK – 23 – 2
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
NAIU estetika_800x600. M8 Arg. Galeriak
NAIU estetika_800x600. M8 Arg. Galeriak
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Oiartzo_m8_800x600
Oiartzo_m8_800x600
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Martxoak 8: Oiartzun
Babes ezazu Oarsoaldeko eta Bidasoko tokiko komunikabidea - 1
Babes ezazu Oarsoaldeko eta Bidasoko tokiko komunikabidea – 1

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.