Bidasoa XXI igeriketa taldeko alebinak, bikain
Autonomi Erkidegoen arteko Alebinen Espainiako Igeriketa Txapelketan Bidasoa XXI taldeko hamar igerilarik hartu dute parte, tartean, Enai Galzakorta eta Ander Ocio irundarrek, Mikel Manso hondarribiarrak, eta Maria Yarzabal eta Ekain Francisco errenteriarrek.
Bidasoa XXI igeriketa taldeko alebinek otsaila amaieran Oviedon (Asturias) jokatutako Autonomi Elkarteen arteko Alevinen Espainiako Igeriketa txapelketan hartu zuten parte. Hamar igerilari aritu ziren, bikain. Horien artetik lau, Errenteria-Orereta, Irun eta Hondarribikoak dira: Enaitz Galzakorta eta Ander Ocio (Irun), Mikel Manso (Hondarribia) eta Maria Yarzabal eta Ekain Francisco (Errenteria-Orereta).
Bertan lortutako emaitzekin pozik azaldu da igeriketa taldea. Galzakortak lau probetan hartu zuen parte, eta lauretan marka minimoa eskuratu zuen. 200 X kategorian, seigarren sailkatu zen, 200 M kategorian zazpigarren, 100M kategorian zortzigarren, eta 400 X kategorian, hamahirugarren. Mikel Manso hondarribiarra 200E kategorian hogeita hirugarren sailkatu zen eta 400X kategorian, berriz, hogeita zazpigarren.
Maria Yarzabal errenteriarra bular igeriketako bi probatan lehiatu zen; 200goan hogeita seigarren sailkatu zen, eta 100ekoan hogeita zazpigarren.
Ekain Francisco errenteriarra 1.500 L kategorian hogeita hirugarren sailkatu zen.