Errigoraren kanpainari, hauspoa
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak hitzaldia antolatu du Errenteria-Oreretako Kontsumo taldeko lau kiderekin, gaurko.
Heldu da Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina, eta gaurtik hasi eta hilaren 29ra arte kalitate goreneko produktuak erosteko aukera izango da. Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak, hutsik egin gabe, Nafarroa hegoaldeko ekoizleei eta euskarari hauspoa emango die, horretarako gaur antolatu duen hitzaldiaren bidez.
Errenteria-Oreretako kontsumo taldeko Nekane Tomasena baratzezaina, Naiara Retegi Zitueneko pasta obradoreko kidea, Rakel Torres baserritarra, eta Lorentxa Beyrie baserritarra berrikitan izango dira hizlariak. Lau Haizetararen egoitzan izango da hitzaldia, 18:30etik 20:00etara.