Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Hiru domina poltsikoratu ditu Pasaia Kayakek sasoiko lehen lehian

Neguko Euskadiko Banakako Txapelketan izan da marea urdina, eta egindako lan txukunari esker podiuma osatu dute sailkapen orokorrean.

Pasaia Kayak taldeko kideak, Irunen lehiatutako Euskadiko Txapelketan.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/03/09

Hasi da piraguismoko 2023-2024 denboraldia, eta gogotsu bezain indartsu ekin dio Pasaia Kayak taldeak sasoiari. Joan den larunbatean Bidasoko uretan izan zuten norgehiagoka, Irungo Iraupen Luzeko Neguko Euskadiko Banakako Txapelketan. Horren aurretik, Bizkaiko Txapelketan izan zuten urdinek berotzeko aukera, gonbidatu gisa lehiatu baitzuten bertan ere.

Baja garrantzitsuekin abiatu ziren palista pasaitarrak Irunerantz, baina halarik ere lau domina ekarri zituzten etxera larunbatekoan: hiru banakakoak eta azkena taldekako sailkapenean, denen lan txukunaren ondorio.

Senior Gizonen kategoria izan zen, ohi bezala, maila handienekoa eta azkarrena, eta pasaitarrek lan bikaina egin zuten oro har, Ion Carballo eta Iñigo Lois ordezkarien eskutik bereziki. Prestatzaileek aitortu dutenez, “emozioz beteriko proba gogor baten ondoren” brontzezko domina erdietsi zuen bikoteak.

Aipatzekoak, halaber, Maialen Vitoria altzatarrak junior kategorian eta Iñaki Fernandezek beteranoenean lortutako dominak. Maialenek bigarren postuari eutsi zion aurreko taldearekin kontaktua galdu ondoren etsi gabe jarraituz, eta zilarrezko domina eman zion taldeari. Fernandezek, aldiz, Aizpurua anai indartsuak izan zituen garaitu, baina meritu handiko brontzezko domina lortu zuen pasaitarrentzat, saioko hirugarrena.

Iñigo Loisen senior kategoriako laugarren postuaz gain, beste hainbat postu aipagarri lortu zituzten pasaitarrek beren sailkapenetan, eta ahalegin horren guztiaren ondorioz, hirugarren izan zen Pasaia Kayak taldekako sailkapenean, Santiagotarrak txapeldunarekin eta Zumaiako Itxas-Gain txapeldunordearekin podiuma osatuz, Getxo, Barrika, Donostia Kayak eta gainerako euskal taldeen aurretik.

Asebete agertu dira taldeko arduradunak lortutako emaitzekin, eta datorren larunbatean izango den Gipuzkoako Txapelketa Irekian bide beretik jarraitzea eta, ahal dela, hobetzea izango dute helburu. Txikienek ere debuta izango dute Pasaiako uretan, Eskola Kiroleko lehiaketaren barruan, igandean. Marea Urdina abian da berriz, inguruko bazter guztiak zipriztintzeko asmoz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.