Lesoinuren atarikoa, larunbatean
Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek kontzertua emango dute larunbatean, eskolan bertan.
Aurtengo Lesoinu hilaren 17tik 30era artean izango da. Horren atariko, asteburu honetan bertan Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako ikasleek emanaldia egingo dute, musika eskolan bertan.
Larunbatean da kontzertua, 16:30ean. Honakoak izango dira doinuak jendartean zabaltzeaz arduratuko direnak. Haien irakasleak Raffaela Acella eta Julen Izarra dira:
- Biolinak: Ioannes Sagarzazu, Irene Sagarzazu eta David Bergman.
- Saxofoia: Paul Muñoz.
- Pianoan: Esther Barandiaran eta Garazi Goñi.