Gaur inauguratu dute Landetxe eraikina. Kultura, euskara, jubilatuen txokoa eta ongizatearen gainean eraikitako "herriaren palazioa" izango da.
Yorelek eta Rubenek Ohorezko Mailako Larruzko Paletako Euskal Ligako txapelak izango dituzte jokoan; Eskuz Banakako Lehen Mailako Trinkete txapelketa jokatuko du Ibon Tabernak.
170 merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduri diru laguntzak eman dizkio udalak digitalizazioko eta trantsizio ekologikoko proiektuak gauzatzeko; guztira, 223.000 euroko diru zatia inbertitu du tokiko ekonomia indartzen jarraitzeko.
Zapirainek Labore Oarso komunitatea osatzen dutenen aitortza jaso du, bigarren Amalur Saria jasota. Txikitatik ari da baratzean lanean, eta egun Elikako jarduerekin uztartzen du.
EH Bilduk Senatuan egindako interpelazioari erantzun dio Espainiako Gobernuak, PPAk 2020an utzitako dinamika berreskuratuko duela baietsiz.
Maitasun uholdea jaso zuen Mikel Martinek, zendu berri den ekintzaileak, joan den larunbatean egin zioten agur ekitaldian. Bere konpromiso militante nekaezina nabarmendu dute haren kideek.
Suhar abesbatzak emanaldia egingo du Agustinetako elizan.
Madalenaren basilikan izango da, 12:00etan hasita.
Aurtengoa 36. ekitaldia du lehiaketak eta lanak aurkezteko epea hilaren 31n bukatuko da.
Agintaldian araudi berririk onartu ez izana ezkor baloratu du alderdi sozialistak, haren ustetan "ezinbestekoak" direlako udalerriaren etorkizuna bermatzeko.
Kontzertua Madalenaren basilikan izango da 20:00etan hasita.
Udal Txistulariekin batera herriko emakume txistulariak, Xenpelar Bertso Eskolako emakume bertsolariak, Miren Etxebeste pianista, eta Lorea Intxaurrandieta arituko dira.
Gizonen Hirugarren Mailako taldeari babesa erakusteko iniziatiba jarri du martxan Touring kirol elkarteak: etxean jokatuko dituzten hiru partidetan bazkide bakoitzak lagun bat gonbidatu ahalko du.