Garraio Ministerioak urtean 50.000 euro emango dizkio Albaolari
Hitzarmena sinatu du San Pedroko kultur faktoriak Espainiako Merkataritza Nabigazio erakundearekin, urteroko diru laguntza jasotzeko.
Benito Nuñez eta Xabier Agote, gaur goizean, Donostiako Euskal Itsas Museoan. San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktoriak hitzarmena sinatu du Espainiako Garraio Ministerioaren mendekoa den Merkataritza Nabigazio erakundearekin. Gaur goizean, Donostiako Euskal Itsas Museoan, formalizatu dute akordioa Espainiako Merkataritza Nabigazioko zuzendari nagusi Benito Nuñezek eta Albaolako lehendakari Xabier Agotek, eta horri esker lehen erakundearen 50.000 euro jasoko ditu urtero faktoriak.
Adierazi dutenez, diru laguntza horren bidez ontzi tradizionalen eraikuntza, birgaitzea eta ondarearen erabilera turistiko zein kulturala suspertzea dute xede dute bi aldeek. Zehatzago, Aprendiztegi eskolaren baitan ontzi tradizionalak eraikitzeko teknikak irakasteko eta kontserbazio lanak egiteko erabili nahi dute dirua.
