Gure bakarlariak zikloaren barruko emanaldia igandean
Suhar abesbatzak emanaldia egingo du Agustinetako elizan.
EMKE Musika Kultur Elkarteak antolatzen duen Gure Bakarlariak zikloaren barruko emanaldia izango da igandean. Suhar abesbatzaren doinuek hartuko dute Agustinetako eliza 19:30ean hasita. sarrera librea izango da, edukiera bete arte.
2018ko udazkenean sortu zuten Suhar abesbatza. Helburua, ahots grabeen errepertorioa maila gorenean lantzea zen. Kantu koralean eskarmentu handia duten hogeita hamar ahots biltzen ditu abesbatzak.