Zabalik da Madalen Literatur Sarietan lanak aurkezteko epea
Aurtengoa 36. ekitaldia du lehiaketak eta lanak aurkezteko epea hilaren 31n bukatuko da.
Zabalik da Madalen Literatur Sarian lanak aurkezteko epea. Aurtengoa, 36. ekitaldia izango du lehiaketa horrek, eta urtero bezala, lan sorta zabala jasotzea espero duela azaldu du udalak.
Epaimahaikide Eider Rodriguez eta Lander Garro idazleak arituko dira. Lanak aurkezteko epea, hilaren 31n bukatuko da. Hemen sakatuta lehiaketaren oinarriak ikus daitezke.