Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Tokiko ekonomia suspertzeko urrats bat gehiago

170 merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduri diru laguntzak eman dizkio udalak digitalizazioko eta trantsizio ekologikoko proiektuak gauzatzeko; guztira, 223.000 euroko diru zatia inbertitu du tokiko ekonomia indartzen jarraitzeko.

Udaleko eta Errenkoaldeko ordezkariak gaurko agerraldian. Udaleko eta Errenkoaldeko ordezkariak gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/03/10

Udalerriko 170 merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduk udalaren diru laguntza jasoko dute digitalizazioko eta trantsizio ekologikoko proiektuak egi bihurtzeko. Horretara, 223.000 euroko ditu zatia bideratu du udalak. Diru jaso duten establezimenduak dira laguntza jasotzeko proiektua aurkeztu dutenak, eta gehienek, digitalizazioaren inguruan egin nahi dituzte hobekuntzak.

Gaur eguerdian eman ditu zehaztapenak Aizpea Otaegi alkateak, Eneko del Amo Garapen Ekonomikoko zinegotzia eta Errenkoalde elkarteko ordezkariekin batera egindako agerraldian. Diru laguntzaren helburua “tokiko ekonomiari laguntzea” dela azaldu du Otaegik, “bai digitalizazio prozesuetan, bai iraunkortasuna sustatzeko ekimenetan”. Laguntza hori gainera, testuinguru jakinean heldu dela gaineratu du udal agintariak, “urtean zehar energiaren eta elektrizitatearen prezioaren gorakada oso handiak egon ziren eta horri ere erantzun bat eman nahi genion laguntza hauen bidez”.

Eskaerei erreparatu die, eta horiek, batez ere, digitalizazioarekin lotutakoak izan direla zehaztu du, “batez ere ticket bairen eraginez”, baina bestelako eskaerak ere jaso dituztela erantsi du. Horien artean, luminariak ordezkatu, toldoak instalatu eta tresneria berritzeko proiektuak aurkeztu dituzte hainbat establezimenduk. Taxilariek eta kaleko saltzaileek ere proposamenak aurkeztu dituzte, “horiek ere ticketBairekin lotutakoak gehienbat. Astelehenetako azoka txikian ere derrigorrezkoa dute ticketBai”.

Erantzuna “arrakastatsua” izan dela sinistuta dago Otaegi, eta arrakasta hori, “egindako sozializazio lanean” oinarritu du: “Alde batetik laguntza gida bat landu zen establezimenduek jakin zezaten nola aurkeztu dirulaguntzara, eta bestetik, informazio saio bat egin zen Errenkoalderen bidez eta jende ugarik hartu zuen parte”.

Milioi bat euro eta bost dirulaguntza lerro agintaldian

Ez da diru laguntza isolatua azken hau; tokiko ekonomia suspertzeko “konpromisoaren” lerroan kokatu du Otaegik. Hala, honakoa, suspertze hori bultzatzeko gobernu taldeak martxan jarritako bosgarren dirulaguntza lerroa dela gogorarazi du, “gobernu taldeak tokiko ekonomiarekin duen konpromiso ariaren adierazle da. Guztira 1.323.545 euro inbertitu dira dirulaguntzatan, hasieran COVIDak eragindako ondorio ekonomikoak aritzen laguntzeko, ondoren tokiko enpresa eta negozioak modernizatzeko eta etengabeko hobekuntza prozesuak egin ditzaten babesa emateko ere”.

Amaitzeko, Tokiko Ekonomiaren Aholku Kontseiluari aipamena egin du, egitura horrek duen balioa nabarmentzeko, “guretzat oso garrantzitsua da aholku kontseilua. Agintaldi hasieran martxan jarri genuen, eta ezinbestekoa izan da agintaldi honi aurre egiteko, eta hiri ekonomiaren beharrei erantzuteko”. Balioan jarri du aholku kontseiluan parte hartzen duten eragile guztien konpromisoa eta ekarpena.

Maika Martin Errenkoaldeko presidenteak “oso positibotzat” jo du dirulaguntza lerroa, “kontziente gara esfortzua egin behar dugula tokiko establezimenduetan modernizatzeko eta egokitzeko, gainera, ticketbairi ere aurre egin behar izan diogu inposiziotik, eta horrek diru irteera garrantzitsua suposatu digu. Inbertsioak ezinbestekoak dira establezimenduak erakargarri egin eta bizirauteko, baina horrek esfortzu ekonomiko handia suposatzen du eta beti ezin diogu aurre egin gure bitartekoekin. Dirulaguntza hauek aukera eman digute, lagundu egin digute, horiek gabe batzuentzat ezinbestekoa litzatekeelako inbertsioak egitea modernizatzeko”.

Errenkoalde elkartean bertako kide diren zein ez diren establezimenduei laguntza eskaini dietela laguntzak bideratzeko gaineratu du Martinek, “harrera oso ona izan du, eta ideia ona izan dira. Gainera, Tokiko Ekonomiaren Aholku Kontseiluan egiten den lana indartzera dator. Tokiko merkataritzarentzat hil ala bizikoa da eskutik helduta joatea, eta udalak aintzat hartzea tokiko ekonomiak dituen beharrak”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.