Harmailak hauspo bihurtuta
Gizonen Hirugarren Mailako taldeari babesa erakusteko iniziatiba jarri du martxan Touring kirol elkarteak: etxean jokatuko dituzten hiru partidetan bazkide bakoitzak lagun bat gonbidatu ahalko du.
Hirugarren Mailako gizonen taldea animatzera deitu du Touring Kirol Elkarteak. Maila mantentzea nahi dute, eta horretarako lagungarri iritzi diote jendearen babesa jasotzea. Pentsatu eta egin. Touringek etxean jokatuko dituen hiru partidetan bazkide bakoitzak lagun bat gonbidatzeko aukera izango du.
Lehen hitzordua iniziatiba horrekin bihar bertan. Hirugarren Mailako gizonen taldeak Paduraren kontra jokatuko du 16:30ean hasita. Harmaila betetzera deitu du kirol elkarteak, eta jokalariak animatzera, “Fanderia leporaino bete behar dugu”.