Emakumeei eskainiko die kontzertua Udal Txistulari Taldeak
Udal Txistulariekin batera herriko emakume txistulariak, Xenpelar Bertso Eskolako emakume bertsolariak, Miren Etxebeste pianista, eta Lorea Intxaurrandieta arituko dira.
Udal Txistulari Taldeak kontzertu berezia eskainiko du igandean Martxoaren 8aren harira. Foru plazak hartuko du musika emanaldia eguraldi onarekin, eta txarra egingo balu udaletxeko arkupetan izango da 12:30etik aurrera.
Herriko emakume txistulariak, Xenpelar Bertso Eskolako emakume bertsolariak, Miren Etxebeste pianista, eta Lorea Intxaurrandieta abeslaria izango dira taula gainean Udal Txistulari Taldearekin batera.