Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Felix Alonso Susperregi, Antxon Alonsoren anaia

[Elkarrizketa] «Mendian nagoenean diot, harro: hemen Mogollon izan zen»

1998an mendiak eraman zuen Antxon Alonso mendizale errenteriarra, Txileko Patagonian izandako istripu batean hil zen. 25 urtera, atzo balitz bezala gogoratzen dute egun gertukoek.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2023/03/13

25 urte bete berri dira Antxon Alonso Susperregi Txileko Patagonian hil zenetik, Paineko Dorreetako nagusia jaisten ari zela arroka eta elur erauntsi batek harrapatu zuen errenteriarra. Ezbeharretik mende laurdena igaro arren, oso presente jarraitzen du Alonsok senide eta lagunen memorian. Bere «makulua» zen anaiak harro hitz egin du hark utzitako arrastoaz.

Urte hasieran bi euskaldun hil ziren, Patagonian ere. Barruak mugiarazi zizkizun gertaera horrek?
Bai. Bi gertaerak oso antzekoak izan ziren gainera, eta urteurrena gertu izanik, barruak mugiarazi zizkidan, bai. Ez zaigu data hori sekula ahaztuko. Bi alpinisten istripuaren zirkunstantziak oso antzekoak izan ziren gainera, anaia bezala adituak ziren. Nire anaiaren kasuarekin antzekotasun asko ditu.

25 urte bete dira jada ezbehar hartatik. Oraindik ere gogorra izaten jarraitzen dute otsailaren 19ek?
Senideentzat egun gogorra da. Baina pozgarria da ikustea jendeak oraindik ere Antxon gogoratzen duela, ez dela ahanzturan geratu. Oraindik berekin gogoratzen diren asko dira. Bere lagun askorekin egiten dut topo, eta garai hartako anekdotak kontatzen dizkidate. Asko sumatzen dugu bere falta, denek. Elkarrekin egiten genuen lan gainera, ordu pila bat pasatzen genituen elkarrekin. Anaia nire makulua zen, eta ni berea.

Nolako egunak izan ziren ordukoak?
Oso gogorra izan zen. Amak beti esaten zion, bidaiatzerakoan abisa zezala, ongi zegoen jakiteko. Eta anaiak beti esaten zuen: «Albiste txar bat izanez gero, ez larritu, berehala jakingo duzula». Eta hala izan zen. Albistea berehala zabaldu zen, hedabide handietan atera zen. Bilboko aireportura joan ginen haren gorpuaren bila, egun gogorrak izan ziren. Han espediziotik bizirik atera ziren lau mendizaleekin izan ginen, gertatutakoa kontatu ziguten. Hunkigarria izan zen, haiek lur jota etorri ziren. Kontatu ziguten horrek ikaratu gintuen.

Nolako alpinista zen anaia?
Nik ez nuen berekin eskalatzen. Bere mendiko lagunek beti esaten zidaten ez zela arriskatzen zuen mendizalea, burua bazuela horretarako. Eta zioten gertatutakoa zoritxarra izan zela, besterik ez. Beste edozeini gerta zekiokeen. Aurretik Riglosen (Huesca) ere beste istripu bat izan zuen, arroka batekin burua ireki zuen. Esaten zuen bidea ez zegoela ondo seinaleztatuta, haserre zegoen. Hura esperientzia gogorra izan zen berarentzat, baina sendatu bezain laster esan zuen lehen gauza izan zen eskalatzen jarraituko zuela. Ospitaletik atera eta mendira joango zela. Jende askok uste zuen, istripuaren ondoren, ez zela berriro itzuliko mundu horretara, baina pasioa kudeatzea zaila izaten da. Argi zuen, eta sendatu bezain laster han zegoen berriro, mendian. Buruan sartzen zitzaion zerbait, eta bai ala bai egin behar zuen. Patagoniako bidaia urte luzez antolatzen ibili zen, eta atzera bota zuen maiz. Hara joan arte ez zen geldituko. Lanean ginenean askotan komentatzen zuen hara joan nahi zuela. Lana uztartu behar zuen horrekin, eta aukera izan zuenean hara joan zen. Tamalez, lan asko izan genuen bidaiatu aurretik, eta bere bizitzako azken egunak lanean gogor pasatu zituen, ni laguntzeko. Nahi zuen bizitza bizitu zuen anaiak, hori oso argi daukat. Oraintxe berpiztuko balitz, errepikatuko luke, ziur. Amari esaten zion hegaldietan eta errepideetan jende gehiago hiltzen zela, eta horrekin dena konpontzen zuen.

Menditik urrundu zintuen gertaera horrek?
Ez, ez diot mendira joateari utzi. Bera eskalatzen ibiltzen zen leku askotan izan naiz, eta harrotasunez gogoratzen dut anaia. Ez dut mendia ekidin. Mendian nagoenean diot, harro: hemen Mogollon izan zen [hala deitzen zioten Antxoni lagunek], ohore bat.
Nire iloba izan zen bere azken ikaslea, haren pasio hori jaso du. Honek ere istripu bat izan zuen, baina halere, ez dio eskalatzeari utzi. Haurra zenean berarekin eramaten zuen eskalatzera, eta hor jarraitzen du, Antxon bezala, mendian gora eta behera.

Erlazionatutako edukia25 urte Antxon Alonso gabe
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.