Sare sozialetatik oiartzuera sustatzera animatu du Ttur-tturrek
Ttur-tturr Euskaltzaleon Bilguneak oiartzuerazko hitzak sustatzen jarraituko du datozen hamar asteetan, astero proposamen bat eginda.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak oiartzuerazko hitzak sustatzeko dinamika jarri du martxan, hirugarren aldiz. Gaurtik hasita, astean behin hitz bat proposatuko dute.
Lehenengo hitza abaila izango da. Hitz horrek inspiratuta, meme edota bideoak egitera animatu dituzte oiartzuarrak, aste honetan zehar.
Behin eginda, sare sozialetan partekatzera animatu dute, #hitzaoiartzueraz traola jarri eta Ttur-ttur etiketatuta.
Honakoak izango dira proposatuko dituzten hitz eta esamoldeak, abaila-z gain: amur eman, izki-mizki, kaskara, kukutan, pirrilka, raka-raka, tirripitin, txiki arraio eginda eta txukun.