Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zahartzaro duinerako zimenduak

Zerbitzu soziosanitarioen esparruan erreferentziazko eragilea den Matia Fundazioa  bidelagun izan du Errenteriako Udalak aurreproiektu hori egiteko.

Aizpea Otaegi eta Eñaut Gracia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/03/14

Adinekoentzako bizi osorako etxebizitzen aurreproiektua aurkeztu du udalak gaur. Aizpea Otaegi alkateak eta Eñaut Gracia Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak egin dute aurkezpen hori etxebizitzak hartuko dituen Xabier de Munibe Peñafloridako Kondearen plazan (Merkatuzar aretoaren kanpoan). Zerbitzu soziosanitarioen esparruan erreferentziazko eragilea den Matia Fundazioa  bidelagun izan du Errenteriako Udalak aurreproiektu hori egiteko.

Atzera begira jarri da Otaegi gogora ekartzeko adinekoentzako etxebizitza komunitarioaz, etxebizitza dotazionalez eta liburutegi zaharra zegoen eraikinaz hitz egin zutela. Proiektua mahai gainean jarri zutenetik, ordea, prozesu bat egin dute antzeko ekipamenduak bisitatzeko eta  prozesu horretan ekipamendu horri buruz zuten iritzia eta ikuspegia aldatzen joan dela, eta aldaketa horretan eraikinaren kokapena ere aldatu dutela  azaldu du: “Tutelatutako etxebizitzetatik, bizi osorako apartamenduetara pasa gara. Horrek esan nahi du etxebizitza hauetan sartuko diren adineko pertsonek nahiz eta autonomi osoz sartu eta gero menpekotasuna garatu, egon ahal izango dutela menpekotasun hori bizitu ere haien bizitza amaiera arte”.

Jauzi hori, azken etaparako adineko pertsonek hautatzen duten bizitokia azkenera arte mantentzea garrantzitsua dela uste dutelako egin dutela azaldu du udal agintariak, “adineko pertsonek gutxien behar dutena etxebizitza aldaketak dira menpekotasunak hasten direnean. Kontzeptualki trantsitatu dugu, baita  eraikin ikuspegitik ere”.

Mendekotasunari  aurre egingo dion etxebizitzarako aukeratutako eraikin eta kokaleku berriak,  espazio zabalagoak eta a hasieran aurreikusitakoak baino apartamendu handiagoak eskaintzen ditu: “Liburutegi zaharra motz gelditu zitzaigun proiektu honetarako eta erabaki genuen, eta adinekoentzako etxebizitza Merkatuzar kanpoko plazako eraikinera pasatzea”. Interbentzio handia egingo dutela eremuan jakinarazi du Otaegik. Oarso eraikina (Haurtzaindegia, SOS Arrazakeria eta Andra Mari abesbatza hartzen zituen eraikina) mantenduko dute, eta horren atzean dauden bi partzelak ere hartuko ditu. Horrekin batera,  Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea hartu zuen eraikina, ordenazioz kanpo dagoena, desagertuko da. Eraikin birgaitu eta erabat berritua sortuko dute eremu horretan eta plaza zabal bat aisialdirako.

Aldi berean eraikinek egun estaltzen duten harresia balioan jarriko du udalak proiektuaren bidez, baita astotokia ere, irisgarritasuna bermatuko duen lanak eginda.

24 apartamendu

Aurreproiektuan aurreikusitakoaren arabera, 24 apartamendu eraikiko ditu udalak; hasierako kokalekuan aurreikusitakoen bikoitza —hamabi aipatu zituzten bertan—. Kokapen berrian proiektatutako eraikinak 800 metro koadro izango ditu solairu bakoitzeko, eta arkitektura estiloari esker, ezin hobeto integratuko da inguruarekin.

Udalaren ustez, aurkeztutako aurreproiektuarekin arretaren kalitatea hobetzen da, eta erabiltzaileen interesak lehenesten dira bertan biziko diren pertsonen beharrak erdigunean jarrita.

Aurreproiekturako 58.000 euroko inbertsioa egin du udalak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du, Next generation funtsen bidez.

Agintaldi planean hartutako konpromisoetako bat zen adinekoen etxebizitza proiektua Otaegik nabarmendu duenez, “jarraitzen dugu alde batetik agintaldi planarekin betez eta  bestetik gure bizimodu duinen aldeko apustua sendotuz. Egia esan, agintaldia hasi genuenetik milioi erdi handitu da gizarte politikara bideratutako  aurrekontua eta honekin lortzen duguna da zerbitzuen sailean dagoena ere erabat betetzea. Agian arrunta dirudi  legez dagokiguna betetzea, baina ez ezohikoa da eta zentzu horretan ere mugarri bat da. Errenteria bezalako herri batek gizarte politikari dagokionez bere sailean dauden betekizun guztiak gauzatzea”.

Hori lotu du Errenteriak kanpotik jaso dituen aitortzekin, “apustu hori kanpotik ere ikusten delako”.

Matia Fundazioak egin duen aholkularitza teknikoaren nondik norakoak azaldu ditu Maider Azurmendik, Matiako Etxe eta Komunitate Arreta Zuzendariak. Bizi osorako etxebizitzek, etxebizitza tutelatuak dituzten ezaugarriak gainditzen dituztela azaldu du Azurmendik. Hiru ezaugarri aipatu ditu: Diseinua, zainketa eredua eta gizarte langilea dutela oinarri arreta integralerako erreferente gisa.

Diseinuari erreparatuta, etxebizitzak zaurgarritasun egoeran dauden  pertsonentzat, zein laguntza ematen duten pertsonentzat prestatuta daude. Zainketa eredua berriz, tokiko ekosistematik dator azaldu duenez, “kasu honetan Errenteriatik, alde sozialetik zein osasun arlotik eskubide guztiak betetzen direla bermatuta, herriak eskaintzen dituen hurbileko zerbitzuak zein eskaintza guztiak lotzen direla bermatuz. Azkenik, komunitatearen inplikazioa eta elkarteekin eta sare komunitatearekin duen harremana bermatuz”. Gizarte langilearen lana berriz, etxebizitza horietan biziko diren pertsonen bizi proiektuei erantzutea da, haien lehentasunetatik abiatuta eta haien beharrei erantzunez.

Fini Rubio izena eramango du eraikinak

Josefina Rubiok bere ondare guztia Oarsoaldeko lau udali utzi zien, Errenteriakoa da udal horietako bat. Bere borondatea berak utzitako diru hori zaurgarri ziren adineko pertsonekin baliatzea zela nabarmendu du Otaegik, “guk baliatuko dugu bere dirua birgaitzeko eraikin hau eta  zer gutxiago bere izena balioan jarri eta oroitzea baino eraikinari bere izena jarriz”.

Errenteria-Oreretakoa eredu berritzailea izango dela azaldu du Azurmendik, “guk  Matian halako etxebizitza proiektua daukagu, Lugaritzekoa, baina oraindik ez dago martxan, ekainean izango da. lehenengo aldia da, menpeko egoeran dauden pertsonei bideratutako etxebizitzak, alde batetik etxebizitza izatea eta bestetik zaintza. Orain arte ditugun ereduak edo etxebizitza edo zaintza dira. Gaur egun ditugun aukerak ohiko etxebizitzak edo egoitzak dira, eta sortzen ari diren behar ezberdinei  erantzuteko aukera ezberdinak sortzen joan behar gara eskumenez harago. Euskal Herrian eta Estatuan ere oso proiektu berritzailea eta aitzindariak dira halakoak”.

Zahartzaroaren erronkak esperimentaziorako oso eremu zabal zabaltzen duela gaineratu du Otaegik, “eta hau izango da esperimentazio horren parte baina baliabide hau ez da inolaz ere nahikoa izango  zahartzaroari aurre egiteko. Etorkizunean segur aski proiektu ezberdin ugari jarri beharko ditugu martxan, gure azkeneko etapa denok ahalik eta duinen  eta ongien bizitzeko”.

Adinekoentzako bizi osorako etxebizitzaren lanak 2026ko udan hastea aurreikusi du alkateak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.