Ahal Duguk Familien Etxea nahi du Arraitokin
Alexander Garagarza alkategaiak gunea "bateratze kooperatibo" esparru gisa aurkeztu du, "balioetan oinarritutako hezkuntza erraztuz".
“Komunitateren bateratze kooperatiboa eta balioetan oinarritutako hezkuntza” errazteko asmoz, Podemos-Ahal Dugu Lezok Arraitokin Familien Etxea sortzea proposatu du. Hala adierazi du Alexander Garagarza alkategaiak. Haren arabera, “Lezoko familien zerbitzura” bideratuta legoke eraikina, eta “gizarte azpiegitura garrantzitsua” izango litzateke lezoarrentzat.
Familien Etxea sortzeak ez luke eragotziko Arraitokirako aurreikusita dauden bestelako egitasmoak garatzea, Garagarzak zehaztu duenez. Eta xehetasunetan sartuta, azpiegitura horrek haurtzaindegi zerbitzu publikoa eta jantoki soziala izango lituzkeela adierazi du
Egitasmoa komunitatean landu behar dela uste du Garagarzak, bai sorreran zein exekuzioan, “herritarren eta Lezoko sare ekonomikoaren artean, eta EHUko arkitektura sailaren bidez”.