Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

'Sozialistok prest' programa abiatu du PSE-EEk

Programaren barruan, hiru hitzaldi antolatu ditu alderdi sozialistak. Bihar bertan egingo du lehena 18:30ean hasita, eta gizarte politikak eta inklusioa izango ditu hizpide Alfonso Gurpegi Lan eta Inklusio sailburuordeak.

PSE-EEko Luis, Palencia eta Ruiz.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/03/14

Errenteriako PSE-EEk hauteskunde programarekin lanean jarraitzen duela, eta dagoeneko ehundik gora herritarren ekarpenak jaso dituela jakinarazi du gaur. Isaac Palencia sozialisten bozeramaileak, abenduan abiatu zuten prozesuaren bidez, beste erakunde batzuk zaintza, energia komunitateak edota ekonomia garapenaren inguruan martxan dituzten “politika arrakastatsuak” aztertu nahi dituztela azaldu du. Montserrat Luis eta Iñaki Ruiz alderdikideekin batera gaur egin duen agerraldian gaineratu duenez, “eztabaida aberastu nahi dugu esperientzia horien berri gurera ekarrita, eta herritarrei proposamen onenak eskaini gure udalerrirako”.

Hauteskunde programa osatzen jarraitzen du PSE-EEk, eta prozesu berri bat jarri du martxan orain: Sozialistok prest. Horren barruan, hiru hitzaldi antolatu ditu alderdi sozialistak. Bihar bertan egingo du lehena 18:30ean hasita, eta gizarte politikak eta inklusioa izango ditu hizpide Alfonso Gurpegi Lan eta Inklusio sailburuordeak: “Aditua da Gurpigi inklusio politiketan, eta Lanbide zerbitzuaren berrikuntzaren arduraduna, DBE diru-sarrerak bermatzeko errentaren birformulazioarena, edota Oarsoaldean 24 milioi eurotik gora inbertitu dituzten Berpiztu programena”.

Gurpegi ez dela bakarrik arituko hitzaldi horretan gaineratu du Palenciak. Izan ere, Maria Gracia Cipitria gizarte langilea eta adinekoen gaiaren gainean aditua ere hizlari izango da, “batez ere, gaur egun erronka nagusietakoa dugun hirugarren adinekoen bakardadeaz arituko da”.

Bigarren hitzaldia hilaren 22an helduko da. 18:30ean eta oraingoan Reyna aretoan izango da. Subirautza energetikoaz ariko da: “Gipuzkoako Foru aldunditik sustatzen ari dira energia komunitateak eta horien artean erreferentea izaten ari den Zumarragako energia komunitatea lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, Monika Pedreira aldundiko Ingurumen Zuzendaria izango delako hizlaria”. Berekin batera, Mikel Serrano, Zumarragako alkatea izango da hitzaldian.

Hirugarren hitzaldia, hilaren 29an izango da, eta hainbat adarretatik landuko dute garapen ekonomikoaren gaia. Azken horretan, Irungo alkate Jose Antonio Santano, Eibarko alkate Jon Iraola, eta Zumarrago alkate Mikel Serrano hartuko dute parte. “

Fase berri batera jauzi egin dutela orain esan du Palenciak, “lehenengoan, ekarpenak jaso ditugu hauteskunde programa osatzeko, denetarikoak. Kirol eta kultur eragileekin, auzo elkarteekin eta bestelakoekin biltzen jarraituko dugu, eta orain fase berri bati ekin nahi diogu eztabaida zabaltzeko hauteskunde programa lantzeko”. Jasotako ekarpenak ondo baloratu ditu Palenciak, “gure alderdiaren eta programaren ildoarekin bat datoz eta gehienak txertatu ditugu herri proiektu aberatsagoa egiteko”. Horiek guztiak eskertu ditu.

Agerraldiaren azken hitzak udalari eskaini dizkio PSE-EEren eledunak, “bizilagun dezentek esan digute anbizio falta dagoela, hirugarren udalerria garela eta ez dugula merezi dugun udala. Beharrezkoa da, aurrerakoi guztiak, inkonformistak,  datu sozioekonomiko okerrenak izateko prest ez gaudenak, edota herritar eta komertzio galera handiena izan duten udalerrietako bat izatearekin konforme ez gaudenak batzea eta elkarlanean jarraitzea Errenteriak behar duen aldaketa errealitate egiteko”.

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.